Zure eskuan dagoen liburu honek, modu ulergarri batez, hiru umeren bizipenak eta sentimenduak gogora ekarri nahi ditu. Ramón 1929. urtean jaio zen. Begoña eta Toñi 1931. urtean jaio ziren. Muskiz herrian bizi ziren, Bilbotik oso gertu. Gerra zibiletik eta bere ondoriotik urruntzeko, Begoña eta Toñi etxetik alde egitera behartu zituzten 6 urterekin. Ramónek, ordea, 7 urte zituen. Ume koskorrak izanda, gehienak bakar-bakarrik joan ziren Frantzia, Belgika edota Britainia Handira. Duela urte batzuk, hirurak elkarrizketatu genituen eta oroitzapenak kontatu zizkiguten.
Ficha técnica
Editorial: Ediciones Beta Iii Milenio, S.L.
ISBN: 9788419227966
Idioma: Castellano
Número de páginas: 96
Tiempo de lectura:
2h 1m
Encuadernación: Tapa dura
Fecha de lanzamiento: 24/02/2025
Año de edición: 2025
Plaza de edición: Es
Colección:
Irakurketa erraza
Irakurketa erraza
Alto: 24.0 cm
Ancho: 17.0 cm
Grueso: 1.2 cm
Peso: 434.0 gr
Especificaciones del producto
Escrito por Alberto Bargos Cucó
ALBERTO BARGOS CUCÓ. Bilbo (Bizkaia), 1965. Irakurtzeaz gain, natura, mendia eta txirrindularitza zalea da. Egun, ipuin-kontalaria eta idazlea da. Urtetan, maisua, eta "Goitibera" aldizkariko zuzendaria izan zen. “Lurraren aldeko Idazleen Nazioarteko Sare”ko kidea da, hitza erabiliz mundua aldatu nahi duen elkartea. Orain arte dozena bat liburu ditu argitaratuta. Gehienek naturarekiko maitasun, giza eskubide eta berdintasunari buruzko istorioak kontatzen dituzte, bere jatorria, burdin meatzaritza, ahaztu gabe. Ediciones Beta argitaletxean liburu asko argitaratu ditu. Besteak beste: "Gerrako umeak" (2024); "Pasionaria. Bere bizitza" (2023); "Burdinazko bizitzak. Gorritxoak" (2015); "Vidas de hierro. Rojillos" (2015); "Luky, un perro suertudo" (2013); "Rojos" (2012) eta "Dunper bat kinka larrian" (2008).