Naturak bere hizkuntza propioa du, bere poetika. Pello Zabalaren asmoa da izadiaren gramatikan sartzea, behatzearen poderioz, harekin bat egitearen amorez, ulertzen saiatzea. Oharpen horiek egunen gurpilean idatziz osatua da liburua. 2006ko urrian hasi eta 2008ko martxoan buka egin zuen lehen liburua. Honako hau du bigarrena, aurrekoa utzi zuen lekuan hasia. Liburuak egunerokoaren forma hartu du. Izadian gertatzen ari dena apuntatuz doa Zabala, eta horrek barruan sortzen diona hausnartuz idatzi ditu eguneroko piezak. Batzuetan, oroitzapenak ekarriko ditu gogora—amama Sebastiana edo Arantzazun fraide sartu zen mutiko elebakar hura—; besteetan, saien dantza edo katu baten ibilera deskribatuta, plazer estetikoa gozaraziko digu; inoiz, gai sozialen bat aipatuta, zer pentsa utziko gaitu… Eta dena, Pello Zabalari berezkoa zaion prosa poetikoarekin.
Ficha técnica
Editorial: Alberdania
ISBN: 9788498682441
Idioma: Euskera
Número de páginas: 240
Encuadernación: Tapa blanda
Fecha de lanzamiento: 25/11/2010
Año de edición: 2010
Plaza de edición: Es
Número: 51
Alto: 21.0 cm
Ancho: 15.0 cm
Peso: 520.0 gr
Especificaciones del producto
Escrito por Pello Zabala
PELLO ZABALA (Amezketa, 1943). Gazte-gaztetatik, Arantzazun bizi da, eliz-ikasketak egin eta fraile frantziskotar egina. Meteorologia eta fraile-bizitzaz batera, beste bokazio bat izan du bizi osoan erro-errotik sustraitua: musika. Arantzazuko organista da eta makina bat eliz-kanta euskarazko armonizatu du. Irratian ere aritu da, luzaroan, bai musikari buruzko saioen gidari, bai eguraldiari buruzkoetan ere. Gaur egun ere irratigintzan ari da, eguraldiari buruzko albisteak nekazarientzat jorratzen.