Kartzela-kronika honek Lisabören kantu bat hartu du izenburu, musika-oihartzunez zipriztinduta baitaude orriok. Eta kantu-bilduma hori iparrorratz hartuta, kartografo-lanetan dabil egilea.
Angelu-itsuz jositako geografiari aurrez aurre begiratu eta espazio herstuan arnasbideen xerka abiatzen da. Bilaketa horretan geografia du hizpide nagusi eta lekuaren askotariko ertzak aipatzen ditu: leihoak, ziega, galeriak, hormak... Mamutzar horren eraikuntza nondik datorren ulertu nahi du, harrapaturik duen mundu ankerraz jabetzeko. Horretarako ez du tokien deskribapenik egiten, ordea, kartzela-geografiaren askotariko diskurtsoak eta esperientziak biltzen ditu, eta era horretan esperientzia pertsonalaz haratago jotzen du, bizipen kolektiboa eraikitzeko.
Kartografo honek, beraz, geografiak irudikatuz, mapak bestelakotu nahi ditu, bere kokapenaz beste egiteko. Kronos baitugu kartzela baina, batez ere, topos krudel eta ikaragarria.
Ficha técnica
Editorial: Txalaparta
ISBN: 9788415313809
Idioma: Euskera
Número de páginas: 168
Encuadernación: Tapa blanda
Fecha de lanzamiento: 24/03/2014
Año de edición: 2014
Plaza de edición: Es
Especificaciones del producto
Opiniones sobre HEMEN NAIZ, EZ GELDITZEKO BAINA
¡Sólo por opinar entras en el sorteo mensual de tres tarjetas regalo valoradas en 20€*!