HIRE MAGALEAN (103. GELAKO IPUINAK)

ALBERDANIA - 9788495589156

Literatura en euskera Narrativa en euskera

Sinopsis de HIRE MAGALEAN (103. GELAKO IPUINAK)

ANTONIO M. LABAIEN SARIA 2001 Fisikoki urrun, baina sentimendu aldetik hurbil daude liburu honetako pertsonaiak. Zalantzaren arragotik igaroaraziak dirudite, kezkaren labean egosiak. Gorpuztera heldu ez zen maitasun istorio bat du oinarrian, baina gutun bidezko narrazio honetan bizitzari eta heriotzari buruzko gogoeta ageri da nagusi. Filosofia edo erlijioa, gizakiaren amaiera eta amaiera arteko bizimodua. Kutsu moralistarik gabe, ordea, amaiera itxirik gabe, irakurle bakoitzak ondorioak ateratzeko moduan, baina ikuspegi humanista batetik beti ere.

Ficha técnica


Ilustrador: Antton Olariaga

Editorial: Alberdania

ISBN: 9788495589156

Número de páginas: 80

Encuadernación: Tapa blanda

Fecha de lanzamiento: 19/02/2001

Año de edición: 2001

Plaza de edición: Es
Número: 16
Alto: 19.0 cm
Ancho: 13.0 cm

Especificaciones del producto



Escrito por RUFINO IRAOLA


Zaldibiako Olegi baserrian jaioa, Arantzazun eta Beasaingo La Salletarretan ikasketak egin zituen. Bestalde, maisu ikasketak egin zituen.[1]. Zumarragako Esteban Orbegozo enpresan egin zuen lan doitzaile gisa, eta ondoren, Muebles Yany eta CAF-en bulegari gisa. 1983tik aurrera euskara irakasle gisa aritu zen Urretxun, Zarautzen eta Lasarte-Orian. Azken honetan zuzendari gisa ere bai.[2] Bertsozale porrokatua zen, bertsoak idazten zein bertsoei buruzko iruzkinak egiten ekarpen handia egin zuen. Bertso jarriekin irabazi zituen sarien zerrendan daude: Lazkao Txiki, Orixe , Xalbador, Zapirain Anaiak eta Lekuona besteak beste. Artikuluak eta iruzkinak, berriz, El Diario Vasco egunkarian eta Bertsolari aldizkarian argitaratu zituen batez ere, baina baita Euskaldunon Egunkaria, Hemen, Goierritarra, Txintxarri, HABE eta bestetan. Bere blog pertsonalean[3] aurkitu daitezke haietako asko. Epaimahaikide lanetan ere aritu zen hainbat bertso txapelketatan. 1986ko eta 1989ko Euskal Herriko Txapelketetan, esaterako. Bere ibilbide literarioa 1994an hasi zen, Irun Hiria ipuin lehiaketa irabazi zuenean Dena dago zatitxo baten baitan liburuarekin. 2001ean Hire magalean argitaratu zuen. Bertan senar-emaztegai izandako fraide baten eta moja baten arteko harremana kontatzen da haiek elkarri idatzitako gutunen bidez. Bertsolaritzari buruz, Artxanberriren ziriak, Patxi Errotaren ugaritasuna, Jainkoaren ateraldiak liburua argitaratu zuen (Sendoa, 1999), Ñañarriri begira (2003), eta 2009an Patxi Iraola anaiaren Naizen apurra biografia liburua apailatzen ere aritu zen. Bereak dira baita Zaldiarangoak (2000) narrazio sorta, Biziaren bisutsak (2000) artikulu bilduma eta Abaraskak aforismo liburua (2000). Franz Kafkaren Metamorfosia itzulpena ere egin zuen.[4]
Descubre más sobre RUFINO IRAOLA
Recibe novedades de RUFINO IRAOLA directamente en tu email

Opiniones sobre HIRE MAGALEAN (103. GELAKO IPUINAK)


¡Sólo por opinar entras en el sorteo mensual de tres tarjetas regalo valoradas en 20€*!

Los libros más vendidos esta semana