Hiriguneko etxe orratzetako leihoetako argiek
hiriko aldirietako txabolen suek bezainbesteko duintasunezsortu ditzakete itzalak.
Eta itzalak izan daitezkegiza haragizkoak edota ke hutsezkoak.
Itzala izan daitekezapi more desolatu baten azken hegaldiarena
edo maindire horitu baten destolestearena.Katu zauritu baten isatsarena
edo katuaren isatsa hatzetan daraman arratoiarena.Horma-ordulari nagi baten orratz estatikoarena
edo txingarren bazka izateko jaio ez den ezpelarena.Lan bila iratzarri behar duenarena
edo bart lanetik bota zutenarena.Ez lo hartu ez ihes egin ezin duen
emakumearen negar beroarenaedo loak nahiz ihesak garaitu duen
gizonaren izerdi hotzarena.Itzala izan daiteke
zurea edo nirea.Akaso itzalak dira
duintasuna zer den argitu diezaguketen bakarrakhiri gorri honetan.
Ficha técnica
Editorial: Elkarlanean - Elkarargitaletxea
ISBN: 9788497839136
Idioma: Euskera
Número de páginas: 72
Encuadernación: Tapa blanda
Fecha de lanzamiento: 03/09/2010
Año de edición: 2010
Plaza de edición: Es
Número: 24
Alto: 21.0 cm
Ancho: 14.0 cm
Especificaciones del producto
Escrito por ASIER SERRANO
90eko hamarkadaren hastapenetan, arreta piztu zuen Asier Serranok (Eibar, Gipuzkoa, 1975). Lubaki Banda literatur taldeko kide izan zen, artean oso gazteak ziren beste zenbait idazlerekin batera: Harkaitz Cano, Garikoitz Berasaluze, Xabier Aldai eta Xabier Gantzarain, besteren artean. Poesia da Serranok betidanik jorratu duen esparrua, eta hau jendearengana eramateko kezkak bultzatu zuen musikan ere aritzera. Poesiaren herritartzeko gaitasunari buruz jarrera ezkorra agertu zuen elkarrizketa batean: «Batere kasurik ez dio egiten jendeak poesiari. Gainera, nire ustez, hala izan behar du. Poesia subnormalentzat da. Ni ere poesia errezitaldietan asko aspertzen naiz. Poesiak minorizatua eta minoritarioa izan behar du» (1). Poesia eta musika nahasteko hainbat ahaleginetan aritu zen, Hilakotz taldearekin Ane gutun galdua errezitaldia sortu eta maketa grabatu zuen, baina saio arrakastatsuena Mikel Markez kantariarekin eta Joxemari Carrere ipuin kontalariarekin ondutako Igurtzi nazazu berriro, laztana ikuskizunarekin gertatu zen. 1994. urtean, EH Sukarra taldearekin kolaboratzen hasi zen. Garaien laberintoan diskoan (Esan Ozenki, 1994) hitz gehienak Serranok idatzi zituen, eta hala gertatu zen Eibarko taldearen hurrengo diskoetan ere. Hortaz, EH Sukarrako buru Mikel Gorosabel 'Norton'-ek eta Serranok elkarlana zabaltzea erabaki zuten; Serranoren poesia errezitaldietan teklatua jotzen eta musika sortzen hasi zen 'Norton', eta, azkenean, Lorelei prestatu zuten.[1] Serranok argitaraturiko Bada hiri gorri bat poema liburutik abiatu zen Lorelei lehen kantuak egiteko. «Emakumearen ezpain gorrien irudia hartu dugu Loreleirentzat, ez maitasun perfektoaren gisa, morboaren eta gogoaren inguruan kokatuta baizik» (2). EH Sukarraren rock gogorrarekin zerikusirik ez zuen poema horietarako 'Norton'-ek sortutako musikak, eta 80ko hamarkadako pop taldeen soinutik gertu zegoen. Pop musika lasai eta erromantikoa morbo eta gau giroarekin nahastu nahi zuen Loreleik. Berehala grabatu zuten lehen diskoa, Bada hiri gorri bat (Gaztelupeko Hotsak, 1997), bi taldekide gehiagorekin -Jon Maza (bateria, Estigia) eta Mikel Irisarri (baxua, Katarro)-, eta hari eta haize moldaketekin. Harrera polita izan zuen lanak, beharbada pop doinuen gose zegoelako euskarazko musikaren kontsumitzailea. Horren ondorioz, egitasmoari jarritako urtebeteko epea luzatzea erabaki zuen taldeak.