📗 Libro en euskera HIZKUNTZA IRAKASLEA-IRAKASKUNTZARAKO ETA IKASKUNTZARAKO GAITASUN METODOLOGIKOA. JOERA METODOLOGIKO, IKUSPEGI ETA METODO GARAIKIDE NAGUSIEN AZTERKETA
Sinopsis de HIZKUNTZA IRAKASLEA-IRAKASKUNTZARAKO ETA IKASKUNTZARAKO GAITASUN METODOLOGIKOA. JOERA METODOLOGIKO, IKUSPEGI ETA METODO GARAIKIDE NAGUSIEN AZTERKETA
HABEk eta Euskal Herriko Unibertsitateak antolatutako 19. Uda ikastaroaren ondorio bat da obra hau. 2014an izan zuen sorburua, Joanba Bergara Pascalek egilearekin harremanetan jartzea erabaki zuenean, eta elkarrekin hizkuntza-irakasleen gaitasun metodologikoa garatzeko proposamena definitzen hasi zirenean. Gaitasun hori, hain justu, hizkuntza-irakasleek beren ikasleen ikaskuntza-premiak asetzeko behar dituzten metodoak, teknikak, ikuspegiak eta paradigmak aukeratzeko duten trebetasuna da.
Postmodernitatearen esparru epistemologikoaren baitan (Kumaravadivelu, 2006) metodoa kontzeptuak hainbat kritika jaso baditu ere, edukien ezagutza pedagogiko (Shulman, 1986) deiturikoaren oinarrizko elementutzat jotzen duten balioespen berriak ere jaso ditu (Larsen-Freeman eta Anderson, 2011). Hala, orain lanean ari diren eta etorkizunean arituko diren irakasleek era askotako proposamen metodologikoak egituratzen dituzten printzipioak zertan diren ezagutzea lagungarria izango da jakite espezifiko bat garatzeko, eta horrek ikaskuntza-aukera hobeak eta handiagoak ekar ditzaketen irakaskuntza-aukerak arreta handiz hautatzea ahalbidetuko du.
Recibe novedades de Batzuk directamente en tu email
Opiniones sobre HIZKUNTZA IRAKASLEA-IRAKASKUNTZARAKO ETA IKASKUNTZARAKO GAITASUN METODOLOGIKOA. JOERA METODOLOGIKO, IKUSPEGI ETA METODO GARAIKIDE NAGUSIEN AZTERKETA
¡Sólo por opinar entras en el sorteo mensual de tres tarjetas regalo valoradas en 20€*!