PEDRO AXULAR SARIA (1994) Neokontserbadurismoaren gorakada eta hainbat fundamentalismoren indarberritzea dira mende akabera honen ezaugarrietako batzuk. Bestalde, pentsaera posmodernoak uko egin bide die arrazoimenari nahiz aurrerapenari. Modernitatea salatu, auzitan jarri edota osoki arbuiatzen dute mutur-puntetako joera hauek. Egia ote da arrazoiaren amets ilustratua porrot burrunbatsua izan dela? Frankfurteko Eskolaren gurasoek ere -Horkheimer eta Adornok, alegia- kritikatu egin zuten Argien ekarpena, Ilustrazioaren dialektika agerian jarriz: argi eta ilunaz egina dago Ilustrazioa. Modernitatearen aurpegi argi-itzaltsu hori, hain berezkoa zaion“dialektika” berezi hori, aitortu arren, egin zaizkion kritika askoren bidezkotasuna onartu arren, Ilustrazioaren asmo eta helburuak oraindik zutik dirautelakoan daude Habermas eta azken frankfurtiarrak. Ilustrazioaren huts eta desbideraketa guztiak osoki arbuiaturik ere, haren behin betiko lorpen eta balore orokorrei eutsi egin beharko genieke guk ere.
Ficha técnica
Editorial: Alberdania
ISBN: 9788488669179
Número de páginas: 227
Encuadernación: Tapa blanda
Fecha de lanzamiento: 01/11/1994
Año de edición: 1994
Plaza de edición: Es
Número: 5
Alto: 21.0 cm
Ancho: 15.0 cm
Especificaciones del producto
Escrito por Jon Sudupe Martija
Jon Sudupe Martija (Azkoitia, Gipuzkoa, 1947) euskal idazlea da. Filosofia eta Hezkuntzan lizentziaduna da, eta irakaskuntza eta literaturgintza uztartzen ditu, saiakera landuz.[1] Lan hauek argitaratu ditu: 1983an Mikel Zarate saiakera saria eskuratu zuen Karl Marx. Teoria eta Politika;. 1990ean Irun Hiria saria eskuratu zuen Modernitatearen alde; 1994an Pedro Axular saria eskuratu zuen Ilustrazioaren kriseilupean: Argi berri bila Frankfurten; 1996an Irun Hiria eskuratu zuen Muniberen arreba: Euskaltasuna eta Modernitatea saiakera, Gutun filosofikoak (1995) eta Euskaldunak, liberalak eta komunitatezaleak (1999).