Orain arte beste batzuek idatzi dute Iribarri buruz. Bere kirol ibilbidea aski ezaguna izango da
askorentzat, baina beti ere kanpotik begiratuta. Iribar ez da sentimenduak erraz azaleratzendituen horietakoa. Hala ere, ez du alferrik galdu nahi izan bere sentipenak, gertaerak, erabakiak,
jokabideak, akatsak eta abar bere ikuspegitik kontatzeko aukera hau. Zoritxarrez, denborarekinbatera joan dira hainbat oroitzapen. Zorionez, behar zuen laguntza izan du, atzendutako hori
berreskuratzerakoan. Iribar izan dena eta gaur ere badena zintzo jasotzea da liburu honenasmoa. Kronika interesgarria eta, aldi berean, atsegin eta gozagarria.
Ficha técnica
Editorial: Alberdania
ISBN: 9788498686241
Idioma: Euskera
Número de páginas: 302
Encuadernación: Tapa dura
Fecha de lanzamiento: 11/12/2020
Año de edición: 2020
Plaza de edición: Es
Colección:
Narrazioa
Narrazioa
Número: 65
Alto: 24.0 cm
Ancho: 17.0 cm
Grueso: 1.5 cm
Peso: 595.0 gr
Especificaciones del producto
Escrito por PEDRO MARI GOIKOETXEA
PEDRO MARI GOIKOETXEA. Lezaman jaioa, ibilbide luze eta emankorra egin du kazetaritzan. Bilboko Herri Irratian hasi zen kazetari, eta 1983az geroztik, urte hartan hasi baitziren Euskal telebistaren emisioak, kate horretan jardun du, kirol kazetari gehienbat, nahiz eta, horrez gain, bestelako telebista-saioak ere aurkeztu dituen, hala nola Sei Argazkitan dokumental eta elkarrizketa saioa.