"Behin batean, amak liburutegitik jaso ohi zituen liburuen artean, "Kandinsky eta ni" izenburukoa atzeman nuen, pintorearen alargunak idatziriko memoria liburu bat, zeinean oso anekdota bitxia ageri den. Dirudienez, antzinako ohitura bati jarraiki, tsarren Errusian, Urtezahar eta Urteberri arteko gauean, neska gazteak kalera ateratzen ziren aurkitzen zuten lehendabiziko gizonari izena galdetzeko, ustea baitzen hura bezala deitzen zen batekin ezkonduko zirela. [...] Anekdota irakurri nuenean abenduaren lehendabiziko egunetan geunden eta, auskalo zergatik, horrelako eroaldiak izaten baititugu, zera sartu zitzaidan buruan, Errusian balekoa zenak balio behar zuela hemen, eta erabaki nuen neuk ere, Kandinskyren emazteak bezala, saioa egin behar nuela". Hauxe da liburuaren hasiera distirantea. Aitor eta Manu: bi izen, bi izakera, bi sentipen, Mirenen bizitzan. Aitor ala Manu izan, egiazkoa ala fantasiazkoa izan, maitasuna bera da maite duguna.
Ficha técnica
Editorial: Erein Argitaletxea, S.A.
ISBN: 9788497461078
Idioma: Euskera
Título original:
Kandinskyren tradizioa
Kandinskyren tradizioa
Número de páginas: 88
Encuadernación: Tapa blanda
Fecha de lanzamiento: 01/04/2003
Año de edición: 2003
Plaza de edición: Es
Colección:
Bioleta Saila
Bioleta Saila
Número: 1
Alto: 20.5 cm
Ancho: 14.0 cm
Grueso: 0.8 cm
Peso: 141.0 gr
Especificaciones del producto
Escrito por Ramón Saizarbitoria
Ramon Saizarbitoria Zabaleta (Donostia, 1944ko apirilaren 21a) euskal idazlea da, euskal literatura modernoaren aintzidaritzat jotzen dena, 64ko belaunaldia deitutakoaren baitan. Batik bat eleberriak landu ditu, baina saiakera eta poesia generoetan ere aritu da. Egunero hasten delako eleberriarekin abiarazi zuen bere ibilbide literarioa 1969. urtean, eta geroztik ia etengabe jardun du literaturan. Lanbidez soziologoa, SIIS ikerketa-zentroko zuzendaria ere izan da, eta gizarte zerbitzuen arloko ikerketa eta txosten ugari burutu eta zuzendu ditu.