Inguru ederrean jaiotzea egokitu zitzaion Hasierri. Begientzat ederra bezain pertsona sentsibleentzat gordina den inguru batean. Baso hertsietan aita eta osaba aizkolariekin galdu izan naiz. Aizkorakaden oihartzuna, adar arteko iluntasunaren erreflexua zen.
Hasierren izaerarako, latza zen herri giroko gordintasun hura. Distantzia behar zuen. Distantzia fisikoa aurrena. Madrilera joan zen bizitzera. Eta literatura hartu zuen sendagai: Landa ingurunean, salbu mantendu ninduen bular-oskola zen literatura.
Giro hari lotua dago, ordea, betiko; harako Prometeo hura bezala, Baztango mendi eder haiei katez lotua. Zilbor-hestea moztu behar zuen. Oroimenaren mamuak astindu idazketarekin. Larremotzetik larre zabaletara jauzi egin.
Sentsibilitate mindu baten autobiografia da emaitza. Aitak egurrarekin eratzen dituen irudi eta formak hitzekin eratzen saiatu naiz"
Ficha técnica
Editorial: Erein Argitaletxea, S.A.
ISBN: 9788497466684
Idioma: Euskera
Título original:
Larremotzetik
Larremotzetik
Número de páginas: 144
Encuadernación: Tapa blanda
Fecha de lanzamiento: 29/05/2014
Año de edición: 2014
Plaza de edición: Es
Colección:
Narratiba
Narratiba
Número: 84
Alto: 22.0 cm
Ancho: 15.0 cm
Grueso: 1.0 cm
Peso: 241.0 gr
Especificaciones del producto
Escrito por Hasier Larretxea
HASIER LARRETXEA Arraiozen, Baztango haranean 1982an sortu zen. Aspaldi Madrilen bizi da. Hijos del peligro (Candaya, 2023), Hezurrezko kaiolak. Amaiurtik konstelazioak (Amaiurko Gaztelu Elkartea, 2022) Juan Angel Perotxenaren ilustrazioekin, Otro cielo (Espasa, 2022), Ihes baten lausoa (Balea Zuria, 2021), Quién diría, qué (Pre-Textos, 2019), Batzuen ametsak bertzeen zelai zulatuak dira (Pamiela, 2018), Meridianos de tierra (Harpo Libros, 2017), De un nuevo paisaje (Stendhal Books, 2016), Niebla fronteriza (El Gaviero Ediciones, 2015; Harpo Libros-ek berrargitaratua 2018an), Atakak (Alberdania, 2001) eta bere gaztelaniazko itzulpena Barreras (La Garúa, 2013) eta Azken bala/La última bala (Point de Lunettes, 2008) poesia liburuak argitaratu ditu. Zuri Negrín-en ilustrazioekin eta Paola Lozanoren argazkiekin osatutako El lenguaje de los bosques (Espasa, 2018) eta Larremotzetik (Erein, 2014) narrazio liburuek osatzen dute bere obra. Guraso eta senarrarekin batera Itzulerako bideak/Caminos de retorno emanaldi performatiboa literatur jaialdi eta antzoki desberdinetara eraman du, non herri-kirolek, herriko elementuek eta doinu elektroniko minimalistek bere poemekin batera uztarketa esentzial bat osatzen duten.