Kanpingamarangi ez zen edonolako uhartea. Bere erliebea, loreak, zuhaitzak eta animaliak bitxiak ziren oso, Lurreko beste inon aurkitu ezin daitezkeenak. Halarik ere, berezitasun nabarmenena bere forma zuen uharte hark. Izan ere, Kanpingamarangi biribil-biribila zen. Egia esan, egon badaude, Lurreko itsasoetan zehar sakabanatuta, nahiko itxura biribila duten uharteak, baina bakar bat ere ez Kanpingamarangi bezain biribilik. Txikia zen gainera; hain txikia, ezen mapetan ere ez bailitzateke agertuko�
Bestalde, tontor bakarra zuen uharte hark eta lau-lauak ziren gainerako sail guztiak. Tontor bakar hura, Nukulae mendia, uhartearen erdi-erdian zegoen kokatuta eta Kanpingamarangiko errege-erreginek soilik zuten bertara igotzeko eskubidea
Ficha técnica
Editorial: Desclée de Brouwer
ISBN: 9788433015051
Idioma: Euskera
Número de páginas: 76
Encuadernación: Tapa blanda
Fecha de lanzamiento: 18/10/2000
Año de edición: 2000
Plaza de edición: Es
Colección:
Ipotxak eta Erraldoiak
Ipotxak eta Erraldoiak
Alto: 19.0 cm
Ancho: 13.0 cm
Especificaciones del producto
Escrito por Antton Irusta y JUNE GOMEZ
Antton Irusta Bilbon jaio zen 1963an. Derioko Mintegian egin zituen Irakasle-ikasketak eta Deustuan Euskal Filologiakoak. Egun, Urretxindorra ikastolan dihardu euskara eta literatura irakasle, eta ipuinen lantegian arduradun. Telebistan ere, Canal Bizkaian, Kontu Kontari programa egiten du. Zenbait argitalpen: Kontalaria, Desclee de Brouwer, 1996; Katxin, Alfaguara-Zubia, 1997; Luki barrabasa, Gero-Mensajero, 1998; Han hemengo ipuinak, Ibaizabal-Edelvives, 1999; Lau haizetara kontari, Desclee de Brouwer, 2000; Autumautuan, Gero-Mensajero, 2001; Txistu eta danbolin, Ibai zabal, 2002; Olentzero, Gabonetako ipuina, Ibaizabal, 2002.