-Hori herri guztiak daki. Orain dela hiru urte, zure aitonaren sorbaldatik erori zinen eta kolpe bat hartu zenuen buruan. Zu itsu gelditu eta Julianek herritik alde egin zuen. Zurrut luze bat ematen dio izozkiari. Berta harrituta gelditu da, inork ez baitio itsutasunaz naturaltasun horrekin hitz egiten, ezta istripu hartaz ere. Bai, horrela gertatu zen: aitonaren sorbaldetatik erori eta dena betirako ilundu zen. Gero aitonaren negarrak entzun zituen, baita familia osoaren negarrak ere. Hilabete pare bat geroago aitona desagertu egin zen. Berta itsuaren istorio hunkigarria.
Ficha técnica
Ilustrador: Juan Luis Landa
Editorial: Erein Argitaletxea, S.A.
ISBN: 9788497461481
Idioma: Euskera
Título original:
Logurepeko munstroak
Logurepeko munstroak
Número de páginas: 136
Encuadernación: Tapa blanda
Fecha de lanzamiento: 25/11/2003
Año de edición: 2003
Plaza de edición: Es
Colección:
Auskalo Bumeran
Auskalo Bumeran
Número: 35
Alto: 19.0 cm
Ancho: 13.0 cm
Grueso: 1.0 cm
Peso: 162.0 gr
Especificaciones del producto
Escrito por Arrate Egaña
ARRATE EGAÑA GIMÉNEZ (Errenteria, 1963). Aspaldidanik Bermeon bizi da, eta hezkuntzan egiten du lan; hizkuntzen teknikaria da ISEI-IVEIn (Irakas-Sistema Ebaluatu eta Ikertzeko Erakundean). Hogei bat narrazio liburu argitaratu ditu (Kixmi elurpean, 2005, Hizkuntza sekretuak, 2008, Giltza, 2011, besteak beste), eta literatur sari batzuk eman dizkiote, SM Baporea, Bilboko Emakume Kontari edo Lizardi saria, besteak beste. 2012an, narrazio liburu bat argitaratu du Paradisua izenburupean. Gidoigintzaren gaineko ikasketak ere egin ditu, eta Egia hau da idatzi duen lehenbiziko antzerki lana.