📗 Libro en euskera MARIA ERA BIOK

ASTIBERRI EDICIONES- 9788415685814

Novela gráfica Americana

Sinopsis de MARIA ERA BIOK

Aparta, gainerako guztiak bezala: María eta biok albumak Kataluniako Komikiaren Sari Nazionala jaso zuen 2008an.

María eta biok obra garrantzitsua da, bai jorratzen duen gaiagatik –autismoa–, baita alabarekin duen harreman zoriontsua erakusteko Miguel Gallardok erabiltzen duen begirada sotil, sentibera eta jostariagatik ere. Obra esanguratsua da, katartikoa dudarik gabe, aurrerapauso bat komikigile katalanaren ibilbide luzean, eta horri esker Kataluniako Komikiaren Sari Nazionala eskuratu zuen.

Amaia Hervás haur eta gazteen psikiatra honela mintzo da liburuaz: “Autismoa duten umeekin diharduten irakasle, profesional eta gurasoek ondo dakite zein garrantzitsua den egoerak edo ideiak transmititzen dituzten irudi argi eta sintetikoak erabiltzea ume horiekin. Miguel Gallardo ohituta dago bere alaba Maríarekin irudi bidez komunikatzen, eta liburu honetan horixe konpartitu nahi du irakurleokin –gu María bagina bezala–, irudien bitartez argi uler dezagun bere mezu soil eta laburra. Maríaren, bere aitaren eta bere ingurukoen sentsazioak eta emozioak adierazten dituzten irudiz gainezka dago liburu hau. Miguelek aspaldi daki bere irudi zoragarriek María poztu eta lasaitu egiten dutela, mundu hau ulertzen laguntzen diotela, eta gurekin ere erabili nahi ditu, Maríaren emozioak –aitarekikoak, maite dituenekikoak– parteka ditzagun”.

“Maríaren eta bere aitaren opor-bidaiako emozioetan murgiltzen da irakurlea –azaltzen du Hervásek–. Bidaiak eguneroko egoerak islatzen ditu, baina protagonistentzat, autismoa duten umeen ehunka familientzat bezalaxe, zailtasun-zipriztinez beteriko abentura bat da; izan ere, gure inguru soziala ez da euren beharretara egokitzen, eta horren adibide ditugu Maríak bidaian aurkitzen dituen zenbait pertsona ez oso ulerberak”.

Komikian kontatzen den istorioan oinarriturik, María y yo dokumentala zuzendu zuen Félix Fernández de Castrok –gidoia ere berak egin zuen–, eta 2010ean estreinatu zen zinemetan.

Ficha técnica


Traductor: Bego Montorio Uribarren

Editorial: Astiberri Ediciones

ISBN: 9788415685814

Idioma: Euskera

Número de páginas: 64

Encuadernación: Tapa dura

Fecha de lanzamiento: 08/12/2014

Año de edición: 2014

Plaza de edición: Bilbao
Colección:
Nobela Grafikoa
Alto: 24.0 cm
Ancho: 17.0 cm

Especificaciones del producto



Escrito por Miguel Gallardo


Miguel Gallardo

Miguel Gallardo (Lleida, 1955-Barcelona, 2022) fue un historietista español, creador, entre otros muchos personajes, de Makoki, emblemático en la década de 1980. La mayor parte de sus trabajos pertenecen al cómic underground. Posteriormente apostó por el género biográfico, con la publicación de obras como Un largo silencio y la galardonada María y yo.

Descubre más sobre Miguel Gallardo
Recibe novedades de Miguel Gallardo directamente en tu email

Opiniones sobre MARIA ERA BIOK


¡Sólo por opinar entras en el sorteo mensual de tres tarjetas regalo valoradas en 20€*!

Los libros más vendidos esta semana