Zein ote da zabor artetik bat-batean atera den txakurtxoa? Zikin eta zarpail dago, eta Cricco izena duela baino ez du esaten. Milkik eta Millak jaten emango diote eta etxean hartuko dute gurasoei ezer esan gabe, baina Criccok bere gurasoengana itzuli nahi du. Hari lagundu nahian, bi katutxoek abenturaz eta ustekabez betetako ibilaldia egingo dute lurralde ezezagunean...