📗 Libro en euskera MUNDUKO BANDARIK TXARRENA

Txalaparta, S.L. - 9788415313489

Literatura en euskera Narrativa en euskera

Sinopsis de MUNDUKO BANDARIK TXARRENA

Munduko bandarik txarrena, Jose Carlos Fernández: DESESPERATUEN DOTOREZIA Bizitza arruntaren aurrean dorpe eta ezgai sentitu arren xehetasun hutsalekin gozatzeko gaitasun mugagabea duzun horietakoa bazara, ezinezkoa izango zaizu komiki honekin ez maitemintzea. Izan ere, bada Nabokovi kasu gehiegi egiten dionik: detaileak laztantzearen laztantzez, detaile horiek zeren parte diren ahazteko arriskua daukagu. Patologia hori pairatzen dute Fernandesen pertsonaietako askok, eta patologia horrek ditu, paradoxikoki, erredimitzen. Asmatikoa izatea egun osoko lan ote den ala ez galdetzen diete euren buruei, iraultzaile ezinduak dira, erudiziorik zentzugabeenaren atzaparretan erori ondoren Stockholmeko sindromea nozitzen duten estetak. Artista ezinezkoak dira, antiheroiak, beraz: patentatu ezin diren talentu eta makinen asmatzaile nekaezinak, eta baita beren patuaren jakinaren gainean daudenak ere: «Gaur egun ferietako barraketako ahateen antzekoa da artista: txartela ordaindu duen edozein zirtzilek hari tiro egiteko eskubidea duela uste du». Norbaitek pentsa lezake atsekabearen harra txertaturik dutela Fernandesen pertsonaiek. Etsipena, diozue? Adorerik eza dela haietako askoren ezaugarri behinena? Bai eta ez. Nondik begiratzen den, agian ez da zehazki horrela: beharbada, koldarren «barrura-begirako-adore» horren jabe dira –hain abisala eta hain prestigio gabetua dagoena garaiotan–. Honenbestez, irakurle, hemen daukazu kriminal-mental saldo bat, literatura ona egitea ilea sutan duzula xakean jokatzea dela dakiena. Izan ere, Munduko bandarik txarreneko kideak krimenik lazgarrienak eta asmakizunik ederrenak egiteko gai lirateke, baldin eta jakingo ez balute horrek guztiak ez duela ezertarako balio. Desesperatuen kortesia da ironia, egia. Baina izan liteke aske izateko doako pasaportea ere. Esku artean duzu bat.

Ficha técnica


Editorial: Txalaparta, S.L.

ISBN: 9788415313489

Idioma: Euskera

Título original:
A Pior Banda do Mundo
Número de páginas: 192

Encuadernación: Tapa blanda

Fecha de lanzamiento: 25/02/2013

Año de edición: 2013

Plaza de edición: Es
Colección:
AMAIUR

Serie/Saga: Komikia

Alto: 24.0 cm
Ancho: 17.0 cm
Peso: 693.0 gr

Especificaciones del producto



Escrito por José Carlos Fernandes


José Carlos Fernandes, nació en Loulé en 1964. Pese a su estreno tardío en el cómic, ha llegado aproducir 1500 páginas en 12 años escasos. De su vasta bibliografía, siempre de alta calidad y reveladora de un rico universo personal, destacamos Irrealidade Quotidianas, Coraçao de Arame y naturalmente el galardonado Quiosco de la utopía.

Descubre más sobre José Carlos Fernandes
Recibe novedades de José Carlos Fernandes directamente en tu email

Opiniones sobre MUNDUKO BANDARIK TXARRENA


¡Sólo por opinar entras en el sorteo mensual de tres tarjetas regalo valoradas en 20€*!

Los libros más vendidos esta semana