📗 Libro en euskera NEGUAN IZAN ZEN (EGUNSENTIAREN ESKU IZOZTUAK) (POEMARIO + DVD)

PAMIELA - 9788476816004

Literatura en euskera Narrativa en euskera

Sinopsis de NEGUAN IZAN ZEN (EGUNSENTIAREN ESKU IZOZTUAK) (POEMARIO + DVD)

Egunsentiaren esku izoztuak liburuko poema hautatuen errezitaldia Hamabost urte argitaratu gabe egon ondoren, 2008ko abenduan Egunsentiaren esku izoztuak poesia liburua plazaratu zuen Xabier Letek. Esan liteke bertan azaltzen direla, modu garatu eta orekatuagoan, agian, aurreko liburuetan nabarmentzen ziren gai, arrangura eta kezkak, estilo, taxukera, hiztegia…, hots, egilearen mundu metaforiko eta poetikoa. Aspaldi honetan bizi izanikako esperientziak gogoetatuz, iragan ederrarekiko miresmena, maitasunaren gauzaguneak, xamurtasuna, oinazea, heriotza eta berraurkikuntzaren ametsa elkarri lotu eta bilbatuz, ahots poetikoa lurralde sakon eta sentituagoetatik, zinezkoagoetatik, da mintzo, ezinago sinesgarri; ohi bezala, azala eta mamia egoki uztartuz, poesia hiztegi eta iruditeria ederrez jantziz. Hori dena eta gehiago aurki daiteke liburuan. Guztiarekin ere, zenbait poema hautatu errezitatuz jendaurreko aurkezpen bat egitera ere adoretsu prestatu zen. Aukera Iruñean gauzatu zen, bertako Planetarioan eta argitaletxearekin elkar-lanean Euskara Kultur Elkargoak antolaturik. Eta hala, liburua plazaratu berritan, 2008ko abenduaren 2an, bezperan zendu Mikel Laboa gogoan, ospatu zen errezitaldia, musika tarteak Joxan Goikoetxeak eskaini zituelarik. Aretoa mukuru beterik, ekitaldi gogoangarria gertatu zen. Hain oihartzun bero eta sentikorrekoa izan zen, non prest azaldu baitzen hasieran bakarra izanen zen errezitaldia errepikatzeko. Ondorioz, beste hiru emanaldi antolatu ziren, Donostiako Koldo Mitxelena Kulturgunean (2009-02-05), Bilboko Kafe Antzokian (2009-02-10) eta Izpurako (Garazi) Faustin Bentaberry Gelan (2009-02-20). Bereziak izanen zirelakoan, eta testigantza biltze aldera, hasieratik pentsatu zen egokia zatekeela ekitaldiak filmatzea. Hain zuzen, lau emanaldi horietan bildutakoaren bilduma da DVD honetan eskaintzen dena. Teknikoki desberdinak izanagatik ere, ez berdin erabilgarri, beraz, lau tokietako irudiak agertzen dira. Lau horien ondotik izan dira beste zenbait errezitaldi 2009 urtean zehar. Zarautz (2009-03-27), Usurbil (2009-05-15), Hernani (2009-09-18) eta Durango (Plateruena Kafe Antzokian. 2009-10-31), eginak jada, eta urtea amaitu baino lehen programaturik daudenak: Elgeta (Espaloia Kafe Antzokian, 2009-11-29) eta azkena Urnietan (Sarobe aretoan) eguberri garaian. Nahiz DVD honetan ez diren agertzen, propioki ordezkaturik daudela esan liteke, mamia eta azala, arre

Ficha técnica


Editorial: Pamiela

ISBN: 9788476816004

Idioma: Euskera

Número de páginas: 44

Encuadernación: Tapa blanda

Fecha de lanzamiento: 01/01/2009

Año de edición: 2009

Plaza de edición: Pamplona/iruñea
Número: 7
Alto: 12.5 cm
Ancho: 14.0 cm

Especificaciones del producto



Escrito por Xabier Lete


Descubre más sobre Xabier Lete
Recibe novedades de Xabier Lete directamente en tu email

Opiniones sobre NEGUAN IZAN ZEN (EGUNSENTIAREN ESKU IZOZTUAK) (POEMARIO + DVD)


¡Sólo por opinar entras en el sorteo mensual de tres tarjetas regalo valoradas en 20€*!

Los libros más vendidos esta semana