Ohiko eskolaegun hotz batean, protagonista txikiak elurra egiten ikusi nahi du berriz. Etxera bidean, egun horretan bertan, edo agian hurrengoan, elurra etorriko dela sumatzen du umeak. Ez al dugu haur zein heldu guztiok nahi zuriz jantzi daitezen landa eta mendiak, kaleak, teilatuak? Gauean, bihozkada hori duela bilduko da izara artean. Biharamunean, dena da jolas: ohetik jauzi eta etxekoak esnatzera joatea, kalera atera eta oro estaltzen duen mantu zuriaren dirdaiarekin liluratzea.Udazken denboran albumean bezala, orrialde bikoitz bakoitzean urtaroan barneratzen den ibilbide leun bat marrazten zaigu protagonista txikiaren eskutik. Haren begien bitartez, neguak ekartzen dituen sentipenak dastatzen ditugu. Concha Pasamarrek, berriz ere, ilustrazio samur eta eder batzuk oparitzen dizkigu, eta lirikotasunez jositako testu batekin hunkintzen gaitu, egunerokoaren edertasun xumea nabarmenaraziz.
Ficha técnica
Traductor: Itziar Diez de Ultzurrun
Ilustrador: Concha Pasamar
Editorial: Bookolia
ISBN: 9788412914740
Idioma: Euskera
Número de páginas: 36
Encuadernación: Tapa dura
Fecha de lanzamiento: 11/11/2024
Año de edición: 2024
Plaza de edición: Madrid
Colección:
Crizal
Crizal
Alto: 21.0 cm
Ancho: 28.0 cm
Grueso: 0.9 cm
Especificaciones del producto
Opiniones sobre NEGUKO OPARIA
¡Sólo por opinar entras en el sorteo mensual de tres tarjetas regalo valoradas en 20€*!