Gure buruaren definizio nagusitzat biktimismoa hartu eta gure zauriari miazka bizi ez diren hirikideak traidore jotzen ditugu. Ahaztu nahi luketen biktimei ez diegu ahazten uzten, ahazteko eskubidea oroitzekoa bezain errespetagarria eta osasungarria den arren. Ezin da herria amaigabeko doluan bizitzera behartu. Biktimaren oinazeak ezin du zuzenbidea erabaki. Baina horixe ari dira bultzatzen iraganeko minak pribilegio iturri gisa esplotatu eta oraingo emantzipazio bideak oztopatzen dituztenak.
Hainbeste biktima dauzkan herri batean, iraganak eta oinazeen memoriak erabaki behar baldin badute oraina eta etorkizuna, orduan sekula santan ezingo dugu elkarbizitza sano samarra abiarazi. Soseguak, askatasunak eta alaitasunak oroimena fintzea eta arintzea eskatzen baitu.
Esanguratsua da Jaques Le Goff-ek azpimarratu datua: Alemania naziak eta Italia faxistak iritsi zuten iragana oroiberritzeko grinaren gailurra. Nori komeni zaio ibiliegia dugun bide horri eustea? Ez al zaigu heldu oroimena arintzen eta fintzen ikasten hasteko ordua? Todorovek dioenez, memoria, sagaratuz gero, antzu bilakatzen baita.
Ficha técnica
Editorial: Alberdania
ISBN: 9788498689310
Idioma: Euskera
Número de páginas: 356
Encuadernación: Tapa blanda
Fecha de lanzamiento: 17/09/2025
Año de edición: 2025
Plaza de edición: Irun
Número: 82
Alto: 20.5 cm
Ancho: 14.0 cm
Grueso: 2.3 cm
Especificaciones del producto
Escrito por Patziku Perurena
PATZIKU PERURENA LOIARTE (Goizueta, 1959). Goizuetan jaio bazen ere, Leitzan bizi da hamabi urtez geroztik. Poesiaren langatik sartu zen euskal literaturan, Joannes d’Iraolaren poema bilduma (1985) liburuarekin. Beste hiru poema liburu argitaratu ditu: Emily (1987), Iraingo apaiz gaztearen Kantutegi Zaharra (1988) eta Ixileko kantak (1993). Hala ere, saiogile ezin baztertua izatetik datorkio ongi merezitako ospea: Harripilatan ezkutatzen zeneko apo tipiaren burutazioak (1990), Koloreak euskal usarioan (1992), Euskarak sorgindutako numeroak (1993), Marasmus femeninus (1993), Zurian zirika (1995), Leitzako errege erreginak (1996), Etorrerakoak (1998), Trapuan pupua (2001), Harrizko pareta erdiurratuak (2004), Dakiguna ikasten (2007) eta Goizuetan bada gizon bat (2010).