ALMUDENA CIDek, lau final olinpiko jokatu dituen munduko gimnasta bakarrak, bere kirol ibilbide luzean oinarriturik egina. Ametsak, maitasuna, adiskidetasuna eta abenturak... Olympia oso neska berezia da. Amets bat du eta etsi gabe borrokatuko da hura lortzeko: Olympiak gimnasta olinpikoa izan nahi du. Europako Txapelketa dela-eta, Olympia eta bere lagunak Italiara joan dira. Han erronka berriak izango ditu, leku berriak deskubritu eta lagun berriak ere egingo ditu. Olympia urduri ibiliko da, ordea, eta bere egonezinak eta erantzukizunaren zamak ez diote lagako lo egiten eta kontzentratzen. Lortuko ote du lasaitzea eta behar duen kemena biltzea, bere ametsengatik borrokatzeko?
Ficha técnica
Traductor: Mitxel Murua
Ilustrador: Montse Martín
Editorial: Alberdania
ISBN: 9788498688009
Idioma: Euskera
Número de páginas: 160
Encuadernación: Tapa dura
Fecha de lanzamiento: 17/02/2023
Año de edición: 2023
Plaza de edición: Es
Colección:
Olympia
Olympia
Número: 6
Alto: 19.0 cm
Ancho: 14.0 cm
Grueso: 1.2 cm
Peso: 240.0 gr
Especificaciones del producto
Escrito por Almudena Cid
ALMUDENA CID gasteiztarra da. Arantzabela ikastolan hasi zen gimnasia errtimikoan, eta Olinpiar Jokoetan lau final jokatzera iritsi zen. 28 urterekin erretiratu zen. Jende askok txapelketa baten aurrean izaten diren beldurrez eta nerbioez galdetzen zion edo nola egin behar den ikasketak eta entrenamenduak batera eramateko edo zerk lagundu zion gehien Olinpiar Jokoetara iristeko. Horrela sortu zen Olympia: Almudenaren bizitza kontatzeko modu partikularra, bere garaipenak eta etsipenak, lagunak, maitasuna, bizi izan zituen abenturak eta beste gauza asko. Liburu hauekin beste amets bat ere konplitu du Almudenak: txikitan euskaraz ikasten hasi zen ikastolan, eta orain izugarrizko poza ematen dio Olympia euskaraz irakurriko dela jakiteak.