Panpinen erreinua 1983. urtean argitaratu zen lehen aldiz, euskal ipuin modernoaren urrezko hamarkadan, eta urte asko iragan diren arren, ez dute freskotasunik galdu bertan agertzen diren kontakizunok. Estilo ezberdinak lantzen dira liburua osatzen duten bost ipuinetan, xehetasunak maite dituen errealismotik fantasia alegorikoraino, umore jostalaritik tristura hunkigarriraino.Bigarren edizio honetarako, narrazio bat bezala irakurtzen den epilogo autobiografiko luze bat idatzi du autoreak, non ipuin hauek idatzi ziren garaia islatzen den.
Ficha técnica
Editorial: Erein Argitaletxea, S.A.
ISBN: 9788497462068
Idioma: Euskera
Número de páginas: 112
Encuadernación: Tapa blanda
Fecha de lanzamiento: 15/11/2004
Año de edición: 2004
Plaza de edición: Es
Colección:
Narratiba
Narratiba
Número: 53
Alto: 20.5 cm
Ancho: 13.0 cm
Grueso: 0.8 cm
Peso: 158.0 gr
Especificaciones del producto
Escrito por Mikel Hernandez Abaitua
Mikel Hernández Abaitua 1959an jaio zen, Gasteizen. 1982an Euskal filologian lizentziatu zen. Batxilergoko Euskal Hizkuntza eta Literaturako katedratikoa da eta Euskal Filologian doktore. Liburu hauen egilea da: Panpinen erreinua (ipuinak, 1983), Ispiluak (ipuinak, 1985), Etorriko haiz nirekin? (eleberria, 1991), Literatura eta Rock & Rolla (saiakera, 1994), Bazko arrautzak (ipuinak, 1995), Ahotsak (ipuinak, 1996), Ohe bat ozeanoaren erdian (eleberria, 2001) eta Ramon Saizarbitoriaren lehen eleberrigintza (doktorego tesia, 2008).