Mikel Hernández Abaitua 1959an jaio zen, Gasteizen. 1982an Euskal filologian lizentziatu zen. Batxilergoko Euskal Hizkuntza eta Literaturako katedratikoa da eta Euskal Filologian doktore. Liburu hauen egilea da: Panpinen erreinua (ipuinak, 1983), Ispiluak (ipuinak, 1985), Etorriko haiz nirekin? (eleberria, 1991), Literatura eta Rock & Rolla (saiakera, 1994), Bazko arrautzak (ipuinak, 1995), Ahotsak (ipuinak, 1996), Ohe bat ozeanoaren erdian (eleberria, 2001) eta Ramon Saizarbitoriaren lehen eleberrigintza (doktorego tesia, 2008).
Recibe novedades de Mikel Hernandez Abaitua directamente en tu email