Zoriontasun izpien bila dabiltza Arrate Egañaren kontakizunetako protagonistak. Beren bizitzak dautzan gristasunetik aterako dituen esku salbatzailearen zain, mirari hori une bateko irudipena besterik ez izan arren.
Familiaren abaroan gelditu edo etxetik joan barne tenkan dabiltzan gazteak, bikotean bilatzen zutena aurkitu ezinaz kexatzen diren gizon-emakumeak, beren erdipurdikeria estali nahiz besteen bizitzak banpirizatzen dituzten lagunak...Bost istorio batu ditu Egañak helduentzako bere lehenengo bilduma honetan; kontatzen den historia bezainbat, pertsonaien erretratuak, haien arteko harremanak, bizi duten giroa zaindu ditu, testuari dentsitatea eta aberastasuna emanez, irakurleak geruzaz geruza deskubritu beharko duena.
Ficha técnica
Editorial: Elkar
ISBN: 9788415337935
Idioma: Euskera
Número de páginas: 160
Tiempo de lectura:
3h 44m
Encuadernación: Tapa blanda
Fecha de lanzamiento: 03/04/2012
Año de edición: 2012
Plaza de edición: Es
Colección:
Literatura
Literatura
Número: 309
Alto: 21.5 cm
Ancho: 14.0 cm
Especificaciones del producto
Escrito por Arrate Egaña
ARRATE EGAÑA GIMÉNEZ (Errenteria, 1963). Aspaldidanik Bermeon bizi da, eta hezkuntzan egiten du lan; hizkuntzen teknikaria da ISEI-IVEIn (Irakas-Sistema Ebaluatu eta Ikertzeko Erakundean). Hogei bat narrazio liburu argitaratu ditu (Kixmi elurpean, 2005, Hizkuntza sekretuak, 2008, Giltza, 2011, besteak beste), eta literatur sari batzuk eman dizkiote, SM Baporea, Bilboko Emakume Kontari edo Lizardi saria, besteak beste. 2012an, narrazio liburu bat argitaratu du Paradisua izenburupean. Gidoigintzaren gaineko ikasketak ere egin ditu, eta Egia hau da idatzi duen lehenbiziko antzerki lana.