ALBERTO BARGOS CUCÓ. Bilbo (Bizkaia), 1965. Irakurtzeaz gain, natura, mendia eta txirrindularitza zalea da. Egun, ipuin-kontalaria eta idazlea da. Urtetan, maisua, eta "Goitibera" aldizkariko zuzendaria izan zen. “Lurraren aldeko Idazleen Nazioarteko Sare”ko kidea da, hitza erabiliz mundua aldatu nahi duen elkartea. Orain arte dozena bat liburu ditu argitaratuta. Gehienek naturarekiko maitasun, giza eskubide eta berdintasunari buruzko istorioak kontatzen dituzte, bere jatorria, burdin meatzaritza, ahaztu gabe. Ediciones Beta argitaletxean liburu asko argitaratu ditu. Besteak beste: "Gerrako umeak" (2024); "Pasionaria. Bere bizitza" (2023); "Burdinazko bizitzak. Gorritxoak" (2015); "Vidas de hierro. Rojillos" (2015); "Luky, un perro suertudo" (2013); "Rojos" (2012) eta "Dunper bat kinka larrian" (2008).