Thailandiako noodle izugarriak itsas abentura bat da Bilbon barrena. Thailandiako neskato batek antzinako formula magiko bat gaizki erabili, eta uholde ikaragarri bat sortu du nahi gabe. Honela Thailandiako noodle edo espagetiez gainezka ageri dira Bilboko kaleak. Mundua amenjesus batean hankaz gora jarri ondoren, ahalegin handia egin behar da dena berriro konpontzeko. Neskatoaren barne mundua ere agertzen da kontakizunean, amaren gomendioak eta aititarekiko oroitzapenak. Bestalde, Thailandiako sukaldaritzako errezetak tartekatzen dira eta Bilboko taxi gidari baten purrustadak.
Ficha técnica
Editorial: Alberdania
ISBN: 9788495589262
Idioma: Euskera
Número de páginas: 72
Encuadernación: Tapa blanda
Fecha de lanzamiento: 07/11/2001
Año de edición: 2001
Plaza de edición: Es
Número: 7
Alto: 21.0 cm
Ancho: 15.0 cm
Peso: 120.0 gr
Especificaciones del producto
Escrito por JAVI CILLERO GOIRIASTUENA
Javi Cillero Goiriastuena (Bilbo, 1961). Kazetaritza eta itzulpengintza ikasketak egin ondoren, Renoko Basque Studies Programen ibilia da euskal literatura jorratzen. 1994. urtean argitaratu zuen lehen narrazioa, Eddy Merckxen gurpila, Lizardi saria jasotakoa. Harrezkero, Norena da Virginia City? (1995) kronika liburua eta Uztailaren laua, Renon (1999) antzerkilana plazaratu ditu. Hainbat idazleren literatura lanak euskaratu ditu. Hala nola: Mark Twain, Roald Dahl, Charles Dickens, Robert Bloch, Ross MacDonald eta Ernest Hemingway.