KIMU ipuin-bilduma irakurtzen ikasten ari diren irakurleei zuzendutako bilduma da. Bat-batean, amona gaixotu egin dela eta, etxean bakarrik geratu dira bi anai-arreba. Bakar-bakarrik. Eta, denborak aurrera egin ahala, beldurra areagotu egingo zaie. Tik, bakarrik. Tak, ikarak. Orduan, beldurrari aurre egiteko trikimailuak jarriko dituzte martxan. Eta zu bakarrik geldituko bazina, zer egingo zenuke? Nola sentituko zinateke? Tik, bakarrik? Tak, ikarak?
Ficha técnica
Ilustrador: Maite Gurrutxaga Otamendi
Editorial: Ikaselkar
ISBN: 9788418410413
Idioma: Euskera
Número de páginas: 32
Encuadernación: Tapa blanda
Fecha de lanzamiento: 24/11/2021
Año de edición: 2021
Plaza de edición: Es
Colección:
Kimu LH 2
Kimu LH 2
Alto: 19.0 cm
Ancho: 19.0 cm
Especificaciones del producto
Escrito por Patxi Zubizarreta Dorronsoro
PATXI ZUBIZARRETA (Ordizia, 1964). Gasteizen bizi da bertan euskal filologia ikasketak amaitu zituenetik. Helduentzat idatzi du –Jeansak hozkailuan, Hiru gutun Iruñetik, Joan–, baita gazte eta haurrentzat ere –Eztia eta ozpina, Atlas sentimentala, Xia Tenzinen bidaia miresgarria–, eta itzultzailea ere bada –Mirarien kalezuloa, Printze txikia, Malenkonia arabiar bat.