Diskurtso guztien azpitik eta printzipio guztien gainetik, halaxe dabil ekonomia gaur egungo munduan. Gaurko mundu globalizatu honetan inoiz ez bezalako zentraltasuna hartu du jarduera ekonomikoak. Aldi berean, jarduera ekonomikoaz arduratzen den zientziak ere gainezka egin du bere alorreko mugez gaindi, gainerako alor guztietara hedaturik. Hedabideek ere sekulako arreta ematen diete kontu ekonomikoei. Bertan erabiltzen diren hitzak, behin eta berriz entzunik, mundu guztiak ezagutzen ditu. Ulertu, ordea, gutxi batzuek baino ez. Irakurtzen eta idazten badakigu, bai, baina analfabeto funtzionalak gara, ez baikara gai gure gizartearen funtsezko prozesuei buruzko diskurtsoa ulertu eta interpretatzeko. Iñaki Herasen liburu hau lagungarri izango zaio ekonomiaren mundu gero eta korapilatsuago hori ulertzen interesik duen edonori. Eta nola ez izan interesik gure ongizatean horren begi-bistako eragina duten gorabeheretan? Hori da liburu honen alderik agerikoena: ekonomiaren eskuliburu egoki eta eguneratua izatea. Baina, txanponak bezala, liburu honek ere bi alde ditu, ez baita mugatzen kontzeptu, joera eta eskola nagusien azalpenera. Azalpenekin batera, hausnarketa propio eta kritiko bikaina eskaintzen digu Iñaki Herasek.
Ficha técnica
Editorial: Alberdania
ISBN: 9788495589699
Idioma: Euskera
Número de páginas: 344
Encuadernación: Tapa blanda
Fecha de lanzamiento: 22/04/2003
Año de edición: 2003
Plaza de edición: Es
Número: 28
Alto: 21.0 cm
Ancho: 15.0 cm
Peso: 450.0 gr
Especificaciones del producto
Escrito por IÑAKI HERAS SAIZARBITORIA
Enpresen Antolakuntzako Katedraduna UPV/EHUren Ekonomia eta Enpresa Fakultatean (Gipuzkoako Atala). Enpresa eta Ekonomia Zientzietan Lizentziaduna (UPV/EHU). ESST Society, Science and Technology Masterra (UPV/EHU-Roskilde Universitetscenter, Danimarka). Ekonomia Zientzietan Doktorea (EHUko Doktoretzako ezohiko saria). 80 ISI-JCR (WoS) artikulu inguru argitaratu ditu. Halaber, ekonomiarekin eta enpresen kudeaketarekin zerikusia duten hainbat txosten, liburu eta monografia argitaratu ditu.