Okil baten istorioa kontatzen da. Moko-oker jaiotzen delarik, ez du balio zurgintzarako, eta familiak arbuiatu egiten du. Bere akatsari etekina ateratzen dio, ordea, eskulturagile bihurturik. Hori ez dute ontzat ematen familian, eta etxea utzi beharrean gertatuko da. Bidaia iniziatiko luze bat abiatuko du, leku berriak eta aukera berriak ezagutzera, eta era askotako izakiekin topo egingo du, abenturaz abentura bere burua ezagutuz.
Ficha técnica
Ilustrador: Maite Gurrutxaga
Editorial: Alberdania
ISBN: 9788498682830
Idioma: Euskera
Número de páginas: 96
Encuadernación: Tapa blanda
Fecha de lanzamiento: 05/10/2011
Año de edición: 2011
Plaza de edición: Es
Número: 12
Alto: 21.0 cm
Ancho: 15.0 cm
Grueso: 15.0 cm
Especificaciones del producto
Escrito por JUAN CRUZ IGERABIDE
JUAN KRUZ IGERABIDE SARASOLA Adunan jaio zen (Gipuzkoa) 1956an. Zenbait urtean lehen eta bigarren hezkuntzako irakasle izan ondoren, Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle jardun da Euskal Filologia sailean. Mikel Laboa Katedraren zuzendaria ere izan da aipaturiko unibertsitatean. Haur eta gazteentzat idatzi du gehienbat, eta baditu zenbait lan helduentzat ere, hala poesian nola prosan.