CHARLES DE COSTER
ALBERDANIA - 9788498680065
Herri gemanikoen folklorean pertsonaia guztiz ezaguna eta maitea da Thyl Ulenspiegel: adar-jotzailea, sabelkoia, neskazalea, hiztun egokia, kantaria... pikaroaren figura unibertsalaren haragitzea dugu. Charles de Coster-ek folklorea zena Espaina okupatzailearen uztarripetik liberatu nahi duen XVI. Mendeko Flandrian kokatu zuen, eta horrela, inguru sozial eta historiko bat hartuta, Ulenspiegel hazi egiten da, zirtolariak indar berria hartzen du, alprojak etika bat aurkitzen du, alderraia ez doa ihesi... Eliza Katolikoak kondenatuetan dabil, Inkisizioak erre egin nahi luke, Albakoaren gerraginek zin egin dute urkatu egingo dutela, eta Ulenspiegelek gerra, zurruta eta maitasuna egiten du, barrabana gozo matxinatuen artean. Epika eta lirika, epopeia eta komedia harrigarriro uztartzen dituen idazlan hau Belgikako literaturaren abiapuntzat hartu izan da, belgikartasunaren sortzailetzat.
Especificaciones del producto
¡Sólo por opinar entras en el sorteo mensual de tres tarjetas regalo valoradas en 20€*!
Tapa blanda
Javier Castillo
Temporalmente no disponible