Zergatik Panpox nobelagilearen lanik biribilena da. Lagunak alde egin ondoren emakume batek bere haurrarekin bizi duen egun normal bat kontatzen digu nobelak. Goizean goizetik gosaria eman, ikastolara joan behar dela hurrengo, arratsaldean jaso... lotara eraman arte, eta protagonista bera oheratu arte egin eta burutik pasatako gogoetak dira nobelaren edukia. Txema lagunaren ausentzia oroitzapen huts baino zerbait gehiago da nobelan, emakumearen gogoeta gehienetan dago haren ausentzia. Bakardadea sentitzeko ere ia tarterik gabe dago emakumea, halakoxea baita bere bizitzaren atze-aurrea. Baina tartetxo bakan horietan isurtzen da nobelara etxetik alde egin zuen lagunaren oroitzapena. Emakumea da kontalaria, eta emakumearen sentsibilitate unibertsalenetik dago kontatuta nobela, haren sentimenduak guztionak baitira. Virginia Woolf-en Mrs. Dolloway nobelako sentsibilitatea ez dago Urretabizkaiaren nobelatik urrun. Zergatik Panpox-ek ere egun batera errenditzen du kontatutako esperientzia literarioa.
Ficha técnica
Editorial: Erein Argitaletxea, S.A.
ISBN: 9788475687438
Idioma: Euskera
Número de páginas: 64
Encuadernación: Tapa blanda
Fecha de lanzamiento: 30/11/0002
Año de edición: 1997
Plaza de edición: Donostia
Colección:
Narratiba
Narratiba
Número: 6
Alto: 20.5 cm
Ancho: 13.0 cm
Grueso: 0.8 cm
Peso: 106.0 gr
Especificaciones del producto
Escrito por Arantxa Urretabizkaia
Arantxa Urretabizkaia (Donostia, 1947). Periodista, ha trabajado para diversos medios de comunicación escritos, en radio y televisión. En la creación literaria, en 1982 el Premio Nacional de la Crítica por su poemario Maitasunaren magalean. En 2010 obtuvo el mismo premio, en esta ocasión por la novela 3 Mariak (Erein, 2010). Ha escrito novelas como Zergatik, Panpox (Hordago, 1979), Koaderno gorria (Erein, 1998) y Zuri-beltzeko argazkiak (Pamiela, 2014), todas ellas traducidas al castellano y a otras lenguas. Sus últimos libros publicados son Bidean ikasia (Pamiela, 2016; Premio Euskadi de Literatura 2017) y la novela Azken etxea (Pamiela, 2022; Premio Euskadi de Literatura 2023).