Hamabi arrautza eta, bakoitzean denak desberdinak tamainaz, kolorez eta ehunduraz, sortzeko zorian den kume bat. Hasieran, azalaren barrualdea leku eroso eta segurua da, baina laster gero eta leku gutxiago gelditzen zaio hazten ari den animaliari. Jaiotzeko une zirraragarria iristen den arte!Txita, ahatea, dortoka, krokodiloa liburu honetan dozena bat espezie obiparo bizi dira: hegaztiak, ugaztunak eta narrastiak. Baina arreta handia jarri behar zaie irudiei. Bertan dago testua ulertzeko gakoa. Laburra da, ulerterraza eta enigmatikoa.Istorioaren kontalaria nor den asmatu behar da, zergatik falta diren elementuak orrietan aurrera egin ahala. Arrautzan oso album aldakor, dibertigarri eta zorrotza da: zenbaki-jolas bat, ikusmenarentzako erronka, naturaren legeetara hurbiltzeko aukera umorea eta transgresioa ildo nagusi dituena.Aipatzekoak dira narrazioaren aurrerabidea, hitzen eta testuaren arteko elkar-laguntza, horiek areagotzen dituen jakin-mina eta intriga, bukaerako ustekaberaino. Akuarelek eta margo-lapitzek animalia atsegin eta adierazkorrak moldatzen dituzte.
Doce ovos e, en cada un -todos de diferentes tamaños, cores e texturas- unha criatura a piques de nacer. Ao principio, o interior da casca é un lugar cómodo e seguro pero axiña o espazo vai minguando
Dotze ous i, dins de cadascú -tots de diferents mides, colors i textures- una criatura a punt de néixer. Al principi, l’interior de la closca és un lloc còmode i segur, però aviat l’espai es va redui
Doce huevos y, en cada uno -todos de diferentes tamaños, colores y texturas- una criatura a punto de nacer. Al principio, el interior de la cáscara es un lugar cómodo y seguro, pero pronto el espacio