Galdera bakarreko 12 elkarrizketa:Ander LipusEstitxu EizagirreLuistxo FernandezMari Añes GorostiagaEñaut ElorrietaMiren AmurizaHedoi EtxarteMaider UndaIban ArantzabalMaia Eder KurutxetJon Garaño eta Jose Mari GoenagaMiren Agur MeabeInoiz baino gehiago lortu den garaian orain badirudi, halaber, azkenetan garela.Nola daramate arestikoa sorkuntzarekin lanean modu autonomoan ari diren profesionalek?Eutsiko diote ala ez?Galdera bakarra, euskaldun euskaltzaleari fite bere burua batere behartu gabe adarkatzen zaiona beste hainbatetan:eutsiko ote diote norberaren alor profesionalak ez ezik bai euskarak bai herriak edo nazioak eta baita gizateriak ere?Galdera bakar nahiz adartuari emaniko erantzunek osatu dute liburu hau. Sorkuntzaren profesional autonomoenak, liburuhonetan ez baititugu teoriko profesionalen iritziak bilatu eta pilatu, ezta sortzaile amateurrenak ere, kontrakoa baizik: hilbukaeran diru sarrera finkorik aldez aurretik zihurtaturik ez duten sorkuntzaren profesional autonomoenak.Utikan, beraz, funtzionario manifestu sinatzaileak, liburu honetan bestelako bizimodu bati buruz ari baikara, sorkuntzarenprofesional autonomoek dutelakoan haiek ez beste inork kulturalki gertatzen ari zaigunaren eta gerta dakigukenarenbizipen erreala.
Fikzio hutsa izan arren, Zinegotziak neurria hartu nahi dio errealitateari, ahalik eta gehien gerturatuz aktualitate deitzen dugun horretara. Lursail antzua jo izan da aktualitatea literaturarako, eta baliteke horregatik hain gutxi jorratu izana gurean. Zinegotziak ausardiaz apurtzen du tabu hori, orain eta hemen bizitzen ari garen garai berri eta nahasietan beldurrik gabe barneratuz. Egun bakarrean gertatzen da kontakizuna, drama klasikoetan bezala, hiru ataletan banatua. 2013ko ekainaren 6an kokatu du eleberria idazleak, eta egun berean aurkeztu da publikoki. Eskumako zinegotzia berandu esnatu zen Euskal Herriaren independentzia bere eskutik etorri zen egunean. Fermin Etxegoienen Zinegotzia eleberria arestiko esaldiarekin abiatzen da. Eutsiko al dio hordagoari idazleak?
Bikote bat St. Moritz aldean bidaiatzen ari da Maserati gorri batean, emakumeak bularreko minbizia itxuraz gainditu duela ospatzeko. Thomas Mann-ek Mendi Magikoa eleberrian ezagutzera eman zuen ospitalea ere bisitatu nahi dute. Burutazio bikaina etorriko zaie bidaian, euskalgintzari onura ekonomiko handia ekar liezaiokeena.Musikari frustatu bat Santanderren kalean jotzen ari da. Ezustean, harreman estua izan beharko du euskal musikari famatu batekin eta bizitza aldatuko zaio. Totelak eleberri hibridoa dugu, saiakera eta fikzioa uztartzen dituena, euskal literaturan ohikoa den auto-pertzepzio ariketaren generoa (nor-gara-gu-zer-gara-gu) ezohiko eremuetara eramateko. Euskal kultura garaikidean ageri diren errealitate mugatzaileak eta fikziozko pertsonaien jarrera kontrajarriak haien aurrean, horra Totelak eleberri hibridoaren gatazka gune nagusia. Bertan, Fermin Etxegoienek kutuntzat dituen hainbat gai aztertu ditu larritasuneraino. Euskara, espainiartasun kulturala, Ruper Ordorika, mikro-geografiak. Ezohiko bidaia liburua dugu Totelak. Espazioan ez ezik, denboran ere bestelako bideak hartu baititu autoreak. Euskaldunontzat mugatzaile diren zenbait errealitateren gainean, fikziozko tour de force original, sakon, gordin eta zirikatzaile bat.
«La autocaravana ironiza Fermin Etxegoien, autor que con esta primera novela en lengua vasca obtuvo el Premio de la Crítica y el Premio Euskadi de Literatura en sus ediciones de 2010: esa unidad de
Fermin Etxegoienen lehen eleberri honetan mundu garaikidea ageri da, errealismoz erakutsia. Protagonistak lan egiten du herri bateko kooperatiban, eta zenbait tramaren erdian aurkituko du bere burua. Esperientzian oinarrituriko literatura da, egungo familia zein laneko bizipenak jasotzen dituena. Elkarren artean gurutzatzen diren gertakizunek, erritmo bizian kontatuak, irakurlearen arreta hasieratik bereganatuko dute, eta espero ez duen amaierara eramango.Aspaldion ugaldu diren autokarabana-aleak unibertsaltasunean helmugarik ez daukaten unitate moduan irudikatuak dira Autokarabana modernitatearen metafora gisa.
Aita-semeak Gironako herri turistiko batera joan dira udako oporretan. LEstartit herrian ostatu hartu eta gertu dauden Meda uharteetara doaz beren urpekaritza bataioa egitera. Itsas bidaiatxoan, ama-alaba batzuk ezagutu dituzte, eta bi gazteen artean begiradak gurutzatzen dira. Jonanentzat zoragarriak izango dira handik aurrerako egunak, eta aita pozik dago semearen bizi-poza ikusita. Baina, bere zoriontasun beteenean, semea ohartzen da aitaren bakardade puntuaz; alai dago aita, bai, baina atsekabetasun igurtzi hori disimulaezina du.Jonanek, bizi duen zoriontasun apartsutik, aitaren loari begiratzen dio erruki puntubatez, eta, seguruenik lehen aldiz, aitarenganako sentimendu ulerbera du. Irakurtzekoak dira bien arteko dialektika, bien arteko bat etortze eta eztabaidak. Gurasokeriarik gabe idatzitako eleberri txalogarri honek berekin dakar nerabezaro zein gaztaroan ohiko izaten den iniziazio prozesua.