INAZIO MUJIKA IRAOLA (Donostia, 1963). Maisu eta Filologia ikasketak egin zituen. Orain arteko jardunean ipuingintzan aritu da, batez ere. Harenak dira: Azukrea belazeetan (Erein, 1987) eta Hautsaren kronika (Alberdania, 1994) ipuin-bildumak, hala nola Linkon (Erein, 1991) eta Matriuska (Erein, 1995) kontakizun laburrak.
Recibe novedades de INAZIO MUJICA IRAOLA directamente en tu email
Egun batean, eskolatik bueltan, aita sukaldean ari dela, Anderrek hiru mandarina hartu eta pasilloan barrena jo du malabarismoak egiten. Mandarinak eskuetan hartu eta jaurti, hartu eta jaurti eskuetan erabiliz, gurasoen langelaraino iritsi da, eta hantxe aitaren ordenadorearen mahaian ikusi du argazki bat, berria, lehenago inoiz ikusi gabea. Argazkian ikusi duenak izua eragin dio. Sabelean sentitu du halako minzurri bat goraka igotzen zaiona. Burua gora jaso eta argazkiaren aurrez aurre jarri ditu begiak. Nor da gizon hori? Zer egiten du amona gaztearen eta aita haurraren ondoan?
Sagarrak Euzkadin eginbide baten historia da. Hitz emate batena. 1937ko ekainean, Faxistak Bilbon sartzear daudela, Euzkadi beregainaren ametsaren azken gauean, agintariek Carlton hoteletik alde egin dute eta Kuireka gudariak Lehendakaritzako egoitza izan den hotelaren zaintzan gelditu da kazetari ingeles batekin. Gau osoa hiz-ketan eta kantuan pasatzen dute. "Bat--batean, Kuirekak eskuak heldu zizkidan eta zin eginarazi zidan, itzuliko nintzela. Dena pasatutakoan itzuliko nintzela eta munduari kontatuko niola Euzkadin zer gertatu zen. Arrazoia nork zuen. Zin egin nion", hala aitortzen du kazetari ingelesak. Zin hori betetzera dator hamar urte geroago. Autoreak Bidasoa eta Blasco argazki-funtsak miatu ondoren ideia hartuta idatzi du kontakizuna. Gertakari haietan parte hartutako jendearen hainbat lekukotza idatzi eta ahozko errealak baliatu ditu kontakizunaren egitura osatzeko. Nahasketa horretatik sortu da adiskidetasun bati buruzko ipuin hunkigarri hau
Un hecho real: en plena Guerra Civil, un anarquista y un cura se compinchan para liberar a un arzobispo detenido por milicianos de la CNT.A partir de ahí, el autor conduce la narración a través de una trepidante concatenacion de sucesos y ficciones que, oscilando entre la comedia y el drama, retrata con vivos colores el caos de la epoca. El lector avanzara de sorpresa en sorpresa hasta un desenlace que le dejara una sonrisa en los labios y cierto sabor acre en la garganta.
Liburu honetan Mujikak egin duena izan da Xabier Leteri egin zizkioten hainbat elkarrizketa bildu, transkribatu eta Leteri berari aukera eman bere bizitzaren berri eman diezagun, bere lanaren berri, bere bizikizunena, bere fedearena, bere adiskidetasunena, iritzi politikoak, kantuari buruzko iritziak, gure herriari buruzkoak eta herritarrei buruzkoak. Elkarrizketagileak desagertu egiten dira (liburua prestatu duen egilea bezala) eta Xabier Lete berak hartzen du protagonismoa.