Kinito egunak, Jabi Elortza: 16 urteko mutil-kuadrilla bat, Bilbon, 80ko hamarkada amaieran. Parrandak eta neskak dituzte buruan, pozik bizi dira antza, baina axolagabetasun itxura horren azpian urak ez daude horren bare: taldeko baten lepotik barrez ibiltzeko ohitura hartu dute, hura bihurtu dute txantxa eta irain guztien jomuga, eta inork ez daki egoera nondik lehertuko den…
Bilbon. Asteburu bateko goizaldean. Alaba nerabea etxean agertzen ez dela-eta, Ertzaintzari deitu diote gurasoek. Agente pare bat ohikoa dirudien kasua ikertzen hasiko da. Alabaina, galdeketetan sakontzen duten neurrian mataza gero eta korapilatuago ageri da; orduek aurrera egin ahala gezurra gezurraren gain pilatzen dela sentituko dute ertzainek, eta ez dagoela familia horretan kiderik esaten duena sinetsiko diotenik. Jabi Elortza Antia 1973an jaio zen Bilbon. Euskal Filologian lizentziatua da eta hizkuntzako irakaslea DBHn. Gazteentzako bi nobela argitaratu ditu gaur arte: Sara (2017) eta Kinito egunak (2018).
Sara, Jokin, Alaitz, Joseba, Maitane15 urte inguruko gazteak dira, ikastetxe bereandabiltza eta hortik kanpo ere hainbat kontutan nahastuko dira. Batzuk barregarriak vaina beste asko beldurgarriak. Irakurtzen hasi eta jarraitzeko irrika pizten duen istorioa, zer gertatuko den jakin nahirik.