Gurasoen autoko atea ixteko denborarik hartu gabe, aiton-amonen baserriraabiatu zen Mattin. Korrika eta arnasestuka sartu zen sukaldean. Aitona, amona, bi albiste eman behar dizkizuet. Lehenengoa, duela zazpi minutu uda hasi dela. Eta bigarrena, asko ere garrantzitsuagoa da: bazkaltzen ari nintzela, nire lehenbiziko hortza erori zait.