Juan Luis Zabala (Azkoitia, 1963). Euskaldunon Egunkarian kultura arloko kazetari izan zen zen kazetaren hasieratik, 1990eko abenduan, itxiera arte, 2003ko otsailean. Urte bereko ekainean Berria egunkarian hasi zen lan berean. Bosgarren nobela du Txistu eta biok. Aurrekoak honako hauek dira: Zigarrokin ziztrin baten azken keak (Elkar, 1985), Kaka esplikatzen (Elkar, 1989), Galdu arte (Susa, 1996) eta Agur, Euzkadi (Susa, 2000). Lau narrazio liburu ere kaleratu ditu: Ahanzturaren artxipelagoa (Elkar, 1987), Gertaerei begira (Elkar, 1988) eta Sakoneta (1994). Baita poema liburu bat ere: Hautsia natza (Euskaltzaindia-BBK, 2000). Ipuinak eta poemak ez ezik, gogoetak, aforismoak eta bestelako testuak ere bilduz osatu zuen Inon izatekotan liburua (Susa, 2006). Haur eta gazte literaturaren arloan bost liburu ditu kaleratuak: Harri barruko bihotz-borrokak (Elkar, 1999), Bideak, aldapak eta bihurguneak (Elkar, 2007), Zabaleko txorimaloa (Elkar, 2011, Maite Gurrutxagak ilustratua), Mozoloaren bakardadea (Erein, 2012, Begoña Durrutyk ilustratua) eta Aita oker dago (Erein, 2014, Begoña Durrutyk ilustratua). Horrez gain, bi biografia idatzi eta argitaratu ditu: Jesus Mari Artze, ttakunaren esku isila (Zumarte, 2003) eta Maltzeta, soinu bete bihotz (Trikitixa Elkartea, 2012).