Arnaut Abadia jaun kalonjea (Bithiriña, 1843; Beloke, 1916) munta handiko gizona dugu Ipar Euskal Herriko historian. Larresoroko Seminarioko zuzendaria izan zen ia berrogei bat urtez, eta, halaber, Eskualduna astekariko Laborarier sailaren ardura eduki zuen 1892-1908 tartean. Zazpi ehunetik gora zutabe plazaratu zituen bertan laborarientzat, eta gure zientzia-dibulgazioaren lehen orduko aurrendari urregorrikoa bilakatu zen, idazle bikain eta oparoa izateaz gainera.Halandaze, egileak ahanzturaren hauts artetik erreskatatu gura izan du Arnaut Abadia klasiko ezezaguna: berrogeita bost zutabe antologiko bildu ditu Arnaut Abadiaren zoo ilogiko honetan, laborarien munduko animaliei buruzkoak, Asiskoren marrazkiz egoki hornituak. Horretaz gain, Abadia eta garaia behar bezala testuinguratze aldera, sarrera ezinago mamitsua ondu du Kepa Altonagak, ohi duen modura.Arnaut Abadiaren testuok, xumeak baina pitxiak diren heinean, gure behialako letretako lekukotasun aparta dira, eta bai oso interesgarriak gaurko irakurlearentzat ere.
Armand David, pandaren aita Armand David, XIX. mendeko misiolaria izateaz gain, biologo peto-petoa zen. Hain zuzen ere, horregatik izan zen berezia Daviden bizitza. Lazaristen eskutik Txinara joateko aukera izan zuen, eta herri hartan bidaia luzeak egin zituen landareak eta animaliak ezagutzeko. Biologo ezpeletar honek Europan ezagutzen ez ziren espezie asko deskribatu zituen; besteak beste, panda handia bilatu eta aurkitu zuen.
Hain zuzen 1838ko irailean, Charles Darwini bururatu zitzaion inoizko ideiarik onena: hautespen natural bidezko eboluzioa. Hautespen naturalak zientifikoki azaldu zuen gure presentzia unibertsoan, eta, bide batez, jainkoen edota diseinatzaileren baten beharra ezabatu zuen, eta beren patuaren jabe bihurtu zituen gizon-emakumeak. Ordura arte sinetsi egiten zen, bibliak esan bezala, bizidun guztiak jainkoak kreatuak zirela, eta mudaezinak. Darwinen ideia iraultzaileak eragindako kommozioa, esparru zientifikoa gainditu eta, gizartearen alor guztietaraino zabaldu zen Europa osoan. Euskal Herrian ere bai, jakina. Hain zuzen, darwinismoak Euskal Herrian bizi izandako gorabeherak nahi dizkizu kontatu Darwin geurean honek, haren aldekoak eta kontrakoak aurkeztuz, eta harrera-prozesua hobeto ulertzeko hariak nabarmenduz.