Koldo Mitxelena Elissalt (Errenteria, 1915 – Donostia, 1987), hizkuntzalari eta idazlea. Lanean ari zela egin zuen batxiler-goa. Gerra Zibilean gudari ibili zen, eta Santoñan hartu zuten preso. Hiltzera kon-denatua, zortzi urte egin zituen kartzelan eta han hasi zen Filosofia eta Letrak ikasten, hizkuntza klasikoak eta modernoak. 1954an Euskaltzain Oso izendatu zuten. Sorbona, Salamanca eta Euskal Herriko unibertsita-teetan irakasle jardun zuen. Euskararen historiak ezinbesteko erreferentzia du bai ikerlari gisa, bai hizkuntza batasunaren eragile moduan ere. Doctor Honoris Causa Bordeleko eta Bartzelonako unibertsita-teetan, Menéndez Pidal eta Ossian sariak jaso zituen.
Recibe novedades de KOLDO MITXELENA KULTURUNEKO directamente en tu email
Hemen biltzen diren testuak Egan aldizkarian agertu ziren 1954-1961 urte bitartean. Garai hartan Koldo Mitxelenak zinema kritika egiten zuen aldizkari hartan. Bertan azaltzen dira zinemari buruzko bere iritziak, baina ez hori bakarrik, prosa eder eredugarriz dotore adierazita daude orduko eta betiko gizarte gaiak, gure herrikoak eta kanpokoak, umorez batzuetan, ironia erabiliz, hunkitzerainoko sentimenduz bestetzuetan, haserre ere bai inoiz… «Niri dagokidanez, ez da beharbada alferrik esana izango zinemazalea izan naizela beti,"comme ce n'est pas permis", lehoi koxkor baten orro isilak barrengo ilunpetarik kanpoko argitara tximistak egiten bidali ninduenez gero, izu eta ikara».