Luis Fernando García-Viana Caro. Melillan jaio zen Luis Fernando García-Viana. Toulousen egin zituen teologi ikasketak eta, ondoren, Montpellierreko Fakultate Protestantean. Irakasle izan da Madrileko Instituto San Damaso-n eta Kanaria Handiko Palmako Zentro Teologikoan. Une honetan, Donostiako Apaizgaitegi diozesiarrean Biblia eta Teologia Sistematikoa irakasten ditu. Joanen ebanjelioa idazki berezitzat hartu izan da beti, sinoptikoak ez bezalakotzat. Esku arteko liburu honetan, kristautasunaren historia eta kristologiaren ulermena sakon markatu izan dituen ebanjelioa erraz ulertu ahal izateko bidea proposatu nahi izan da. Gogoan izan behar da, izan ere, kristau-bizitzan garrantzizko osagaia dela ebanjelio hori. Hiru zati ditu esku arteko liburu honek lehenengoan, Joanen ebanjelioa ulertzeko lagungarri izan daitezkeen ezaugarri historikoak aztertzen dira, bigarrenean, osagai teologiko esanguratsuenak azpimarratzen dira eta, hirugarrenean, azkenik, ebanjelio osoaren komentarioa dator historian eta teoligian aztertutako ezaugarri asko prozesu narratzailean ematen dira hor.
Paulo eta beraren lana nahi du aurkeztu liburu honek. Garai hartan, I. mendean, eta ekialdeko Mediterranio inguruan ziren era askotako kultura eta herrietan Paulo nola txertatu eta ibili zen nahi da azaldu obra honetako lehenengo zatian. Eta Pauloren idatzietan nolako eragin helenistiko eta judutarrak nabari daitezkeen ere erakutsi nahi da. Pauloren bizitzako zenbait une nagusi ere aipatzen da. Ondoren, Pauloren teologiaren hari nagusiak nondik norakoak diren erakusten da, haren idatziei jarraituz, berak sortutako elkarteetan azaltzen ziren aldian aldiko arazoei erantzunez idatzitako gutunei jarraituz, alegia. Azkenik, Pauloren tradizioaren barruan idatzitako gutunak ere aztertzen dira, nahiz Paulorenak berarenak izan nahiz ikasle edota jarraitzaileren batzuek Pauloren izenean idatziak izan. Gutun hauek ulertzeko behar diren datu historikoez gainera, idazki bakoitzeko mezuak dituen gai nagusiak ere aipatzen dira liburu honetan. Bukaeran, Hebrearrei idatzitako gutunari sarrera ere egiten da.