Gida azkar honen helburua da erizaintzako ikasleei botikak behar bezala kudeatzen laguntzea praktika klinikoak egiten ari direnean. Orrialde bakoitza botika baten banakako deskribapenari dagokio, fitxa tekniko moduan, eta han jasotzen dira produktuaren deskribapen labur bat eta haren indikazio nagusiak, merkatuko aurkezpen-forma parenteralak, emateko bideak eta moduak, prestatzeko modua eta hura modu seguruan erabiltzeko erizaintzako zainketak. Fitxa batzuek gehien erabiltzen diren dosiak edo perfusio-abiadurak jasotzen dituzten taulak dituzte. Erosoagoa gerta dadin, botikak printzipio aktiboaren araberako ordena alfabetikoan daude. Farmakologia praktikoari buruzko beste gida batzuk ez bezala, gida hau erizainentzat da erabat; dosietan hainbeste sakondu ordez, arreta berezia eskaintzen zaio prestatzeko eta diluitzeko moduari, eta gomendio batzuk ematen dira denbora aurrezteko eta kalkuluak eta unitateen arteko bihurketak egin behar izatea saihesteko.
Libro de gran ayuda, tanto para estudiantes como profesionales, para avanzar de un modo sencillo y práctico en el manejo de medicamentos por vía parenteral. A lo largo de la vida profesional, muchas de las dudas que se plantean en la practica clinica estan relacionadas con la preparacion y administracion de medicacion, acciones intimamente ligadas a la calidad asistencial y la seguridad del paciente. Esta guia proporciona los datos mas relevantes de los diferentes medicamentos a traves de fichas tecnicas, que incluyen la descripcion del producto y sus principales indicaciones, presentaciones comerciales, y vias y formas de administracion. Tambien contiene informacion sobre su preparacion y los cuidados de enfermeria relacionados con su utilizacion segura.