Terrorearen generoa landu du oraingoan Arretxek, hamaika istorio beldurgarri biltzen dituen ipuin liburu honekin. Hilketa odoltsuak aurkituko ditugu batean, zomorroak ilunpean bestean, ulertu ezinezko gaiztakeria eta krudelkeria hurrengoan Izugarrikeria horien gertalekuak, berriz, munduko hainbat txoko izan litezke: Marrakex, Siberia, Amazonia, Lahore, Varanasi baina baita aireportu aseptiko bat, edo norberaren atariko etxe arrunt bat ere, ikarak nonahi eta noiznahi harrapa gaitzake-eta, ustekabean gehienetan.
Asko hitz egiten da gaur desobedientzia zibilaz Euskal Herrian. Batzuk sasian bidea urratzeko tresna magiko gisa aipatzen dute. Beste batzuk kartzelan sartu ere egin dituzte, bide horretan abiatzeko asmo hutsa agertzeagatik. Baina ba al dakigu benetan zertaz ari garen desobedientzia zibilaz ari garenean? Ideia ulertzeko ezinbesteko tresna plazaratu du Potxo Edizioak argitaletxeak: Henry David Thoreau (1817-1862) Ameriketako Estatu Batuetako klasikoaren Desobedientzia Zibila testuaren euskarazko itzulpena, hainbat formatutan; besteak beste paperezko liburu, liburu digital eta audioliburu gisa.