Zer konta daiteke oraindik Adimen Artifizialak aurrez jakin ezin duena? Galdera horri heltzeko, Markos Zapiainek bere azken lana plazaratu du: Laikotasunaren aldeko panfletoa. Autobiografia moduan antolatuta, egilearen bizipenak eta irakurketak elkartu ditu, konpromiso intelektual eta pertsonal baten testigantza eskaintzeko.
Poesiaren betidaniko gai zenbait eta Karlos Linazasororen obran ohikoak direnak topatuko ditu irakurleak liburu honetan: maitasuna, denbora, natura, existentzia bera, malenkonia... Hori dena eta gehiago, hizkuntza nahieran darabilen estilo laxo bezain landu batekin, batzuetan klasiko (sonetoak sartuz, adibidez) eta besteetan aske eta berritzaile.Kutxa Fundazioa Irun Literatura Saria.
Ehun urte beteko dira azaro honetan Jon Mirande Aipharshoro euskal idazlea Parisen jaio zela. Data ezin egokiagoa idazle horren obra nahiz bizitza errebisatzeko. Idazle konkretu baten ingurukoa izateaz gain, ordea, literaturaren inguruko hausnarketa sakon eta zabala eskaintzen duen liburua da Zer egin Miranderekin?. Liburuak hiru testu nagusi jasotzen ditu, hiru izen kontrastatuk idatziak, bakoitzak Jon Mirande euskal idazlearen eta haren obraren ikuspegi propioa eskainiz.