📗 Libro en euskera ADIO

Elkar - 9788497831994

Literatura en euskera Narrativa en euskera

Sinopsis de ADIO

Adio du izena Bitoriano Gandiagaren azken liburuak. Bera hil eta hiru, ia lau urtera plazaratzen da, baina egileak berak utzi zuen argitaratzeko prest, poemak sailkatuta eta atalentzako sarrerak idatzita. Joxe Azurmendik bere hitzaurre jakingarrian azaltzen digunez, “Bitorianoren adioa da munduari. Formaz nahiz gaiez, bere obra osoaren errepaso bat bezala nolabait. Bere bizitzaren errepaso bat ere bai. Eta bien bilduma halako bat”. Liburuaren lehen partea, “Orbelaun-Arantzazu” deritzana, bere haurtzarora itzultze bat da: txikitako familia-oroitzapenak biltzen ditu bai poemetan bai hitz lauzko sarreran, euskara batuz hasi eta, oroiminak hizkuntzari ere eraginda, etxeko bizkaieraz segitzen duen testu hunkigarri batean. “Arantzazuko bide zaharrak” bigarren atalean berak maite eta ezagutu duen mundu zaharraren eta aurrerapenak dakarren beste baten arteko tenka nabarmentzen digu. Horrela joan gaitezke liburua osatzen duten zazpi ataletan barrena, gaiak, eraginak eta asmoak aletuz. Dena dela, nahikoa bedi esatea emozioz eta edertasunez beteriko bilduma dela. Joxe Azurmendiren hitzekin esatearren: “Liburu hau adioaren melankoliak tindatua dago guztia. Minbiziak urrats agudotan geroz hartuagoa, Gandiagak bukatutzat eman beharrak dauzka ja hemengoak”. Bizi zela ondoen egiten zuena eginez amaitu zuen Bitorianok: poema ederrak oparituz Euskal Herriari eta euskal irakurleoi.

Ficha técnica


Editorial: Elkar

ISBN: 9788497831994

Idioma: Euskera

Número de páginas: 160

Encuadernación: Tapa blanda

Fecha de lanzamiento: 13/12/2004

Año de edición: 2004

Plaza de edición: Donostia

Colección:
Poesia

Número: 14
Alto: 22.0 cm
Ancho: 14.5 cm

Especificaciones del producto



Escrito por BITORIANO GANDIAGA


Descubre más sobre BITORIANO GANDIAGA
Recibe novedades de BITORIANO GANDIAGA directamente en tu email

Opiniones sobre ADIO


¡Sólo por opinar entras en el sorteo mensual de tres tarjetas regalo valoradas en 20€*!

Los libros más vendidos esta semana