FELIPE JUARISTI (Azkoitia, 1957). Kazetaritzako ikasketak egin zituen Madrilen, eta lanbide horretan aritu da, euskaraz eta gaztelaniaz, hainbat lekutan: Literatur Gazeta eta Porrot aldizkarien sortzaileetako bat da. Poeta gisa da batez ere ezaguna. Juaristiren lehen poema bilduma Denbora, nostalgia (Baroja, 1985) izan zen. Geroztik, Hiriaren malenkolia (Baroja, 1987) eta Laino artean zelatari (Alberdania 1993) argitaratu ditu. Hitz lauzko lanik ere badu: Intzentsua lurrean bezal (Baroja, 1988) eta Ilargi lapurra (Erein, 1994) kontakizunak eta Arinago duk Haizea, Absalon (Erein, 1990) nobela