Alaska garai batean Altsasun egon zen jatetxe bat izan zen, bidaiariz eta turistaz betea egoten zena, Bernardo Atxagak bere liburuetako batean aipatu zuena. Amerikak bere ipar muturrean Siberiarekin bat egiten duen lurralde hotz hartan egin zuen jabeak nahikoa diru jatetxe hura muntatu eta, ondoren, Etzegaraten hotel handi eta elegante bat egiteko, igerilekua zuena, gaur egun abandonatuta dagoena. Maiz idatzi da desamodioaz eta abandonuaz, baina gutxiago tokiekin lotzen gaituzten hari ikusezinez, tokien dolua nola egin ez dakigula. Izan ere, geure bizia, geure puskak, berriz ikusiko ez dugun jendearengan uzten ditugu, berriz egongo ez garen tokietan. Eta denok dugu Alaska bat geure baitan. Denok dugu geure oroitzapenetara kateatutako tokiren bat, osorik edo erdizka gogoratzen duguna. Maite izan genuen norbait, egun non dagoen ez dakiguna. Geure bizia, geure puskak, berriz ikusiko ez dugun jendearengan uzten ditugu. Horregatik da bizitzea da, labur esanda, maite gaituztenak galtzea eta berriz bilatzea. Izan ere, maite gaituztenean sentitzen gara indartsuen, indartsu gaudenean baino gehiago. Baina euria ustekabean etortzen da, bizitzako pertsona interesgarriak bezala. Eta ezin da ezer egin euria eteteko. Gisa berean, ezin da ezer egin abandonatuko zaituela erabaki duena
Ficha técnica
Editorial: Elkar
ISBN: 9788413602424
Idioma: Euskera
Número de páginas: 72
Encuadernación: Tapa blanda
Fecha de lanzamiento: 24/01/2023
Año de edición: 2023
Plaza de edición: Es
Colección:
Poesia
Poesia
Número: 51
Alto: 21.0 cm
Ancho: 14.0 cm
Especificaciones del producto
Escrito por Castillo Suárez
Castillo Suárez Nacida en Alsasua (1976), reside en Arbizu. Licenciada en filología vasca, trabaja como técnica de euskera en la administración local. Es académica correspondiente de la Real Academia de la Lengua Vasca-Euskaltzaindia y presidenta de EKKI, la agencia vasca de gestión de derechos de autoría. Su obra ha sido premiada y traducida a varios idiomas (castellano, francés, inglés, alemán, catalán, gallego…). En los últimos años, además de varios volúmenes de literatura infantil y artículos de opinión, han llegado a las librerías varios libros de poesía de esta poeta navarra que escribe únicamente en lengua vasca. Entre sus obras publicadas destacan los libros de poemas Souvenir (Elkar, 2008), Urtebetetze festa [Fiesta de cumpleaños] (Elkar, 2012), Irautera [Permanencia] (Elkar, 2019) y Alaska (Elkar, 2023). Actualmente gestiona el blog de literatura Iparraldeko neska [Girl of the North Country]