Liburu honetan poetak leku asko bisitatu ditu argiaren bila, batzuetan, bere buruaren bila edo maite duenaren bila, besteetan. Hiru zatitan banatzen da liburua. Lehen zatia: “Ate zuriak eta zilarra”. Heriotzaz eta bizitzaz mintzo da poeta, argiaren mantsotasun edo lasaitasun pean egindako poema hauetan. Bigarren zatia: “Hemisferioak”. Argitasun fisikoa eta geografikoa da, Patagoniako eta Txile aldeko argiak liluratuta idatzitakoak. Eta hirugarren zatia: “Ezpainetako ispiluak”. Amodioaz mintzo da Madariaga. Zati honetan argia ez da zuzena, islak eta distirak dira nagusi. Hiruretan doinu bera antzematen da: itzaletik argira joan nahi duen izakiaren gogoa, eta horretan pasako hegaztia bezalakoa da. Izan ere, naturak ere garrantzi handia du liburuan. Poetaren begi ibiltariak naturaren beraren izateaz itsutu balira bezala.
Ficha técnica
Editorial: Alberdania
ISBN: 9788488669407
Idioma: Castellano
Número de páginas: 89
Encuadernación: Tapa blanda
Fecha de lanzamiento: 01/11/1996
Año de edición: 1996
Plaza de edición: Es
Colección:
Poesía
Poesía
Número: 5
Alto: 21.0 cm
Ancho: 15.0 cm
Especificaciones del producto
Escrito por Juan Ramón Madariaga
Juan Ramon Madariaga Abaitua (Bilbo, 1962). Hainbat poema-liburu argitaratu du: Imentzioaren pergamuak (1989), Galera errepikatuak (1992), Argia sortzen den izartegia (1996), Amodioa batzuetan (2001), Orbanak (2000), Itsasontziak ozeanotan bezala (1992), Izozmendiak (2003), Eroriaren logika (2009).