Hirurogeita hamarreko eta laurogeiko urteen kronika sentimentala da Mikel Hernández Abaituak eskaintzen diguna liburu eder honetan. Literatura, musika, politika ... Dudarik ez da idazlea bera ezagutzeko balio digula kronikak, bizi izandakotik ari baita, baina hori baino gehiago eta garrantzitsuago da: garai hartan Euskal Herria nolakoa zen eta gu nolakoak ginen ulertzeko lagungarri saihestezina da.
Batzuetan azukre xehez goxatua dator, ez da falta, ordea, gatz larririk, baina ez dira oroitzapen alferrikakoak, adin bateko irakurleari bere oroitzapenen atea zabalduko dio, eta inoiz itxi gabeko zauriak ere agertuko zaizkio. Zer beste egin behar du oroitzapen liburu batek?
Ficha técnica
Editorial: Alberdania
ISBN: 9788498682434
Idioma: Euskera
Número de páginas: 156
Encuadernación: Tapa blanda
Fecha de lanzamiento: 21/09/2010
Año de edición: 2010
Plaza de edición: Es
Colección:
Narrazioa
Narrazioa
Número: 102
Alto: 21.0 cm
Ancho: 14.0 cm
Peso: 320.0 gr
Especificaciones del producto
Escrito por Mikel Hernandez Abaitua
Mikel Hernández Abaitua 1959an jaio zen, Gasteizen. 1982an Euskal filologian lizentziatu zen. Batxilergoko Euskal Hizkuntza eta Literaturako katedratikoa da eta Euskal Filologian doktore. Liburu hauen egilea da: Panpinen erreinua (ipuinak, 1983), Ispiluak (ipuinak, 1985), Etorriko haiz nirekin? (eleberria, 1991), Literatura eta Rock & Rolla (saiakera, 1994), Bazko arrautzak (ipuinak, 1995), Ahotsak (ipuinak, 1996), Ohe bat ozeanoaren erdian (eleberria, 2001) eta Ramon Saizarbitoriaren lehen eleberrigintza (doktorego tesia, 2008).