Itsasontzian sartu ginen gehienok norbaitekin geunden han. Bagenuen eskutik nori heldu edo eskua estutzen zigun norbait. Denok genuen izena, baina identifikazio txartelean gure zenbakia agertzen zen. Eta kontatzen genekienontzat, kasik lau mila neska-mutiko ginen. Hala ere, gerra aurretik, Habana trasatlantikoak Alfonso XIII zuen izena eta zortziehun lagun eramaten zituen Kuba, Mexiko edo New Yorkerako bidaietan.
Itsasontzian geunden gehienok norbait genuen Santurtziko portuan. [...]
Ficha técnica
Ilustrador: Yolanda Mosquera Fernandez
Editorial: Ibaizabal Argitaletxea
ISBN: 9788491062660
Idioma: Euskera
Número de páginas: 40
Encuadernación: Tapa blanda
Fecha de lanzamiento: 11/11/2016
Año de edición: 2016
Plaza de edición: Es
Especificaciones del producto
Escrito por Patxi Zubizarreta
(Ordizia, 1964). Literatura arabiarraren zalea, mundu hori ardatz harturik, idazle gisara Eztia eta ozpina eta Atlas sentimentala nobelak idatzi ditu, eta Mila gau eta bat gehiago antologia paratu du; itzultzaile gisara, Ali Baba, Aladin eta Sinbad marinela euskaratuak ditu, eta baita ere Nagib Mahfuz-en Mila eta bat gauen gauak eta Mirarien kalezuloa, edota Abdela Taia-ren Salbazioko armada.