Deustuarrek eta instituzioek utzitako materialaz liburu bi argitataratu ditut. Honakohau azken argazkia da. Irudi horrekin gaur egun Deustuko Errepublikako historiakbizi-bizirik segitzen duela nabarmendu nahi dut. Horra hor gure herriko udal autonomia,Alkatearen irudian islatuta. Erriberako industria eta portu giroa Mariñelakhezurmamitzen ditu. Eurekin batera, andre bi: Txakolingileak Deustuko baserriakordezkatzen ditu bere produkturik famatuenarekin –txakolina– eta Sirgariak, askiezezaguna bada ere, ogibide garantzitsu bat dakar gogora, itsasadarrean gora etabehera gabarrak eta barkuak garraioan eramaten zituzten emakumeak alegia.