Publizitate-iragarkia filmatzekotan da Xarmant, eta pozak zoratzen dago, bera izango baita protagonistetarik bat. Gauzak ezin hobeto datoz! Casting-a egiteko zain dagoela, Madeleine ikusi du, garai bateko maitea. Zoragarria! Bestalde, grabatuko duten spota berari gehien gustatzen zaizkion galleten ingurukoa da! Bikaina! Primeran doa dena, itxura hori du, baina orduan, zerrendan lankide duen txakurra –diamantezko lepokoa daraman dingo harroputz jasanezin bat–, modu misteriosoan desagertuko da. Bahiketa! Bahitzaileak aurkitzeko eginahalak egingo ditu Xarmantek, baina ez du lan erraza izango. Kasu berria du eskuartean Txarli & Company Detektibe Agentziak.
Ficha técnica
Traductor: Miel A. Eleustondo Etxevarria
Ilustrador: Mikel Valverde Tejedor
Editorial: Giltza
ISBN: 9788483782729
Idioma: Euskera
Número de páginas: 240
Encuadernación: Tapa dura
Fecha de lanzamiento: 10/12/2013
Año de edición: 2013
Plaza de edición: Es
Colección:
Lau lagun eta erdi
Lau lagun eta erdi
Número: 9
Peso: 430.0 gr
Especificaciones del producto
Escrito por Joachim Friedrich
Joachim Friedrich 1953an jaio zen. Zientzia Ekonomiko eta Politikoetan doktorea da. Irakasle dihardu, eta ikerlan asko argitaratu ditu. Halaber, idazle ere aritzen da, eta beraren misteriozko nobelek arrakasta handia dute gazteen artean, ez soilik bere herrialdean, Alemanian, baizik eta bere lanak itzuli dituzten gainerako tokietan ere.