Emozioa eta edertasuna, aita baten eta haren alabaren arteko maitasun sakona, eta ikusteko mugetatik harago ikusteko gaitasuna, horiek guztiak agertzen dira liburu honetan.
Izan ere, iluntasunean bizitzeak edo ikus-eremu murriztua izateak ez dute zertan bizitza oso baten garapena oztopatu. Eta, pertsonaia hauen kasuan bezala, eskolarainoko ibilbidea zinezko abentura bihurtzen da, non hiria oihan bihurtzen den, izaki basatiak eta soinu liluragarriak eta guzti, edo zebrabide bat ibai emaritsu baten gaineko zubi bilakatzen den.
«Ene Itsugidari, Ene Kapitain» liburuak neskatoaren eta haren aitaren arteko samurtasuna eta miresmena transmititzen du, elkarren beharra dutelako ametsez betetako mundu habitagarriago eta ederrago batean segurtasunez ibiltzeko. Elkar zaintzeko beharraz gainera, neskatoaren pentsamenduak, zalantzak eta sentiberatasun berezia ere islatzen ditu.
Gonzalo Moure-ren testu eder honetan, elkarrizketa eta narrazio introspektiboa txandakatzen dira hiri bateko agertokian, zein Maria Girón-ek piztia basati, samur eta atseginez kolonizatzen duen, animaliok baitira protagonistaren irudimenean bizi diren bidelagun maitagarriak.
Ficha técnica
Traductor: Manu López Gaseni
Ilustrador: Maria Girón
Editorial: Pamiela
ISBN: 9788491721871
Idioma: Euskera
Número de páginas: 40
Encuadernación: Tapa dura
Fecha de lanzamiento: 01/09/2020
Año de edición: 2020
Plaza de edición: Pamplona/iruña
Alto: 22.0 cm
Ancho: 25.0 cm
Peso: 386.0 gr
Especificaciones del producto
Escrito por Gonzalo Moure
Gonzalo Moure nació en Valencia en 1951. Estudió Ciencias Políticas y trabajó en prensa y radio desde 1973 hasta 1989. Desde entonces se ha dedicado a escribir libros para adultos y para niños y jóvenes. Ha sido galardonado con importantes premios de literatura infantil y juvenil, como el premio Jaén, el premio Barco de Vapor o el premio Anaya de Literatura Infantil y Juvenil. En reconocimiento a toda su trayectoria, en 2017 fue el ganador del Premio Cervantes Chico que otorga el Ayuntamiento de Alcalá de Henares.